Los guardaespaldas Francisco Ibáñez kataluniar komikigilearen pertsonaiarik ezagunenak diren Mortadelo eta Filemonen 1977ko abentura bat da.

Los guardaespaldas
Jatorria
Egilea(k)Francisco Ibáñez
Jatorrizko herrialdeaEspainia
ArgitaletxeaEditorial Bruguera
Ezaugarriak
Genero artistikoaumorezko komikiak
Hizkuntzagaztelania
TelesailaMortadelo eta Filemon
Emanaldia
Hasiera-data1977

Istorioa

aldatu

Mortadelok eta Filemonek Francis Urracson izeneko atso batekin joan beharko dute munduan zehar plazerezko bidaia batean. Atsoak bidaian zehar bere oinordekoetakoren batek hil nahiko duela susmatzen du bere diru guztiarekin geratzeko. Mortadelo eta Filemon bere bizkarzain bihurtuko dira.

Iruzkinak

aldatu

Mortadelo despistatu egiten da gidatzerakoan eta Poloan amaitzen dute. Antzeko zeozer gertatu zitzaion Filemoni Seul 88n Olinpiar Jokoetara zihoazenean.

Abenturaren amaiera Los mercenarios abenturakoaren antzerakoa da. Misioa arrakastaz betez itzultzen dira, eta, agindu zitzaien bezala, diru kopuru garrantzitsu bat jasotzen dute txanpon batean, trukean sekulako dirutza dena. Alabaina, diru hori jaso eta laster, txanpon horren balioa jaitsi egiten da, eta pezetetarako bere trukek apenas baliorik izatea eragiten du.


Aurrekoa
¡Soborno!
Mortadelo eta Filemonen abenturak
1977
Ondorengoa
Mundial 78

Kanpo estekak

aldatu