Mulisko gaina (multzo megalitikoa)

multzo megalitikoa Urnieta eta Hernani artean

Mulisko gaina, Kanpusantu Zaharra ere deitua bertakoen artean, Onddi mendiko (Onyi eta Oindi ere esaten zaio) hego-ekialdeko magalean dagoen multzo megalitiko bat da, Urnietako Besadegitik (Besabi) 3 kilometroetara dago Ereñotzura joateko pistan. 1983-1985 urteen artean industu zuen J. Peñalverrek, eta ondoren berriztatua izan da.[1]

Mulisko gaina (multzo megalitikoa)
Vista parcial de Mulisko Gaina..JPG
Jatorria
Sorrera-urteaK.a. 2000
Ezaugarriak
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaUrnieta
Koordenatuak43°13′42″N 1°56′47″W / 43.228195°N 1.94639°W / 43.228195; -1.9463943°13′42″N 1°56′47″W / 43.228195°N 1.94639°W / 43.228195; -1.94639

Burdin Aroko estazio megalitiko hau ezohikoa da Euskal Herrian ezagutzen direnen artean. [2] Pagoz eta haritzez inguraturik dagoen ingurune magiko horren lehen aurkikuntza J. M. Hernandezek egin zuen, 1956an: harrespil bateko lekuko ikusgarriena. 1976an, L. Millanek lehenengo eta bigarren harrespilak aurkitu zituen, eta, 1978an, berak eta L. del Barriok hirugarren harrespila eta etzanda zegoen monolitoa aurkitu zituzten. X. Peñalverrek multzoa induskatu eta berriztu egin zuen 1983-85 urteen artean.[3]

Harrespil nagusia

Lau cromlech (mairubaratz), zista bikoitz batek, monolito batek eta zehaztugabeko beste bi egitura daude multzo megalitikoan, denak bertako hareharri eta konglomeratuekin eratuak. Administratiboki Urnietan kokatzen da, Urnieta eta Hernaniren arteko mugatik berrehun metrora.[1]

Mairubaratz handienaren diametroa 5,6 metrokoa da eta 31 harri daude osatzen dute (peristalitoa), horietako bat 1.5 m altua da. Beste mairubaratz bat 4,8 metroko diametro du eta 18 harriz osatuta dago, gutxienez bi ia metro eta erdikoak dira.[1]

Mulisko gainako multzoa Onddi-Mandoegi Estazio Megalitikoan dago.[1] Oindi eta Mandoegi mendien artean hedatzen den mendilerroan aztarna megalitiko ugari daude. Duela 5.000 urte eta Gure Aroaren hasiera artean Adarramendi-Mandoegi mendilerroan eraikitako beste 92 gune megalitikorekin batera, eta, horien artean, Mulisko gaina da ezagunenetako bat.[1]

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e «Gipuzkoa aldeko Onyi-Adarra-Mandoegiko Megalitoak» www.euskadi.eus: Eusko Jaurlaritza. 2006-02-10 (Noiz kontsultatua: 2022-01-01).
  2. «Mulisko Gainako harrespila. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-01).
  3. Arrizabalaga, Mikel. «Mulisko gaina» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-01).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu