Mr. Nobody (filma)
Mr. Nobody (euskaraz Inor Ez Jauna) 2009ko Jaco Van Dormael belgikar zinema zuzendari eta gidoilariak zuzendu eta idatzitako zientzia-fikziozko film bat da. Jared Leto, Sarah Polley, Diane Kruger, Linh Dan Pham, Rhys Ifans, Natasha Little, Toby Regbo eta Juno Temple aktoreek antzeztu zuten.
Film honek fisika kuantikoak unibertsoarekiko duen ikuspuntua jorratzen du, alegia, kaosaren teoria eta heritzaren aurreko eta ondorenari buruzko beste hainbat filosofia azalpenak ere bai, geure bizitzetan zehar bizitzen ditugun errealitate aukera zabalari buruzko kontakizun bat agertzeko.
2009ko Veneziako Zinemaldian estreinatu zen. Denboraren poderioz kultuzko filma bilakatu da.
Argumentua
aldatuNemo Nobody mutikoa geltoki bateko geralekuan dago. Trena ateratzear da. Bere amarekin trenera igo ala aitarekin gelditu behar al du? Hautaketa honek mutikoak izan ditzazkeen bizitza ugarirengan eragingo du. Bizitza guztiak erabat ezberdinak dira eta bizipen eta lezio ezberdinak dituzte. Pertsonaia nagusiak denak dauzka, modu batean ala bestean denak bizi izan baiditu.
Nemo Nobodyk, gainontzeko gizakiek ez bezala, bere bizitza guztiak oroitzeko gaitasuna izateko berezitasuna du, gainontzeko gizakiei biziaren aingeruak jaio aurretik beren oroipen guztiak ezabatu baidizkie.
Aktoreak
aldatu- Jared Leto: Mr. Nobody
- Sarah Polley: Elise
- Diane Kruger: Anna
- Linh Dan Pham: Jeanne
- Rhys Ifans: Nemoren aita
- Natasha Little: Nemoren ama
- Toby Regbo: Nemo 15 urterekin
- Juno Temple: Anna 15 urterekin
- Clare Stone: Elise 15 urterekin
- Thomas Byrne: Nemo 9 urterekin
- Audrey Giacomini: Jeanne 15 urterekin
Kanpo estekak
aldatu- Mr. Nobody filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)