Kultuzko filmak
Kultuzko filma zinemazale edo jarraitzaile talde bat erakarri ohi dituen filma da, zeina estreinatu era urte askotara ere film horrekiko zaletu taldeak mantendu eta maiz areagotu diren. Batzuetan, estreinatzeko unean film hauek ez dute arrakastarik izaten, beste batzutan aldiz estreinatu eta berehala sekulako arrakasta dute. Kultuzko filmetako zinemagileek zinemazaleen erakarpena sortu nahi dutenez, sarri filma arruntek ez dituzten ezohiko elementuak dituzte.
Kultuzko film estatusa bereganatu ohi duen filmek ikusleen eta filmen arteko harreman estu eta sendoa lortu ohi dute, honek kultuzko filmak sailkatzea zail egiten du. Kultuzko filmak maiz genero berezi edo espezializatuen barnean sailaktu ohi dira, adibidez, beldurrezko zinema edota zientzia-fikziozko zinema
- The Rocky Horror Picture Show filma adibidez kultuzko filmtzat jo ohi da, zeinak hainbat gai ukitzen ditue: musikala, zientzia-fikzioa, beldurrezko zinema, trabestismoa, LGBT harremanak edota intzestua. Urtero, eta batez ere AEB eta Erresuma Batuan film honen proiekzio eta jaialdi bereziak ospatu ohi dira, eta bertaratzen diren zaletuak filmako pertsonaietaz mozorroturik joateaz gain proiekzioan zehar soinu bandako abestiak abesten dituzte.