Morandi zubia
Morandi zubia (italieraz: Ponte Morandi, ofizialki Viadotto Polcevera), Genovako (Italia) errepideko zubia izan zen, 1963 eta 1967 artean eraikia Italiako A10 autobidean Polcevera ibaiaren gainean (hortik bere izen ofiziala). Zubiari Morandi deitzen zaio Riccardo Morandi ingeniari ezagunaren izenagatik[1].
Zubia ingeniaritza eta arkitektura mugarria izan zen eraiki zenean 60ko hamarkada. Genovako Sampierdarena eta Cornigliano barrutiak lotzen zituen Polcevera bailaran zehar. Gainera, Europako E80 errepidearen arteria kritikoa zen, Italia eta Frantzia lotzen zituena.
ErorketaAldatu
2018ko abuztuaren 14an, ekaitz baten erdia, zubiaren erdialdeko 210 metroko sekzio bat erori zen. 43 pertsona hil ziren[2]. Liguria eskualdean urte osoko larrialdi egoera ekarri zuten, egiturazko hutsegitearen azterketa zabala eta erantzukizun bilaketa zail bati ekiteko[3].
Morandi ingeniariak ez zuen ikusi bere zubia erortzen, 1989an hil baitzen.
Jatorrizko zubiaren aztarnak 2019ko abuztuan eraitsi zituzten. Ordezko zubia, Viadotto Genova-San Giorgio izenekoa 2020ko abuztuan inauguratu zen[4].
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Italieraz) «La storia del Ponte Morandi: un tempo avveniristico, ma non mancavano criticità» GenovaToday (Noiz kontsultatua: 2020-09-03).
- ↑ (Italieraz) «Crollo Genova, trovato l'ultimo disperso sotto le macerie: è l'operaio Mirko. Muore uno dei feriti, le vittime totali sono 43» la Repubblica 2018-08-18 (Noiz kontsultatua: 2020-09-03).
- ↑ (Ingelesez) expert reaction to Genoa motorway bridge collapse | Science Media Centre. (Noiz kontsultatua: 2020-09-03).
- ↑ (Ingelesez) «Italy inaugurates new Genoa bridge two years after deadly collapse» France 24 2020-08-03 (Noiz kontsultatua: 2020-09-03).