Montu
Montu, eguzki jainkoa eta gerraren jainkoa egiptoar mitologian
Montu | |
---|---|
Antzinako Egiptoko erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Amon |
Ama | Mut |
Ezkontidea(k) | Anit (en) |
Izen egiptoarra: Montu. Izen greziarra: Month. Jainko greziarra: Apolo
Ikonografia
aldatuBelatz burudun gizon bezala irudikatua zen, eguzki diskoak, bi lumak eta bi uraeusek koroatua. Arkua eta aizkora batekin armatua. Batzuetan, zezen buruarekin, eguzki diskoak eta bi lumak koroatua.
Mitologia
aldatuMontu antzinako jainko bat zen, Hermontiseko tokiko jainkotzat hartua, Tebasetik hegoaldera dagoen hiria. Belatzarekin lotzen zen, hegazti honen buruarekin irudikatzen zelarik. Hasieran, eguzki jainko bat zen, baina beranduago, Inperio Ertainean, gerraren jainkotzat hartzen zen, eta faraoia gerretan babesten zuena zen.
Sinkretismoa
aldatuRa eguzki jainkoarekin identifikatua izan zen, Montu-Ra bezala, Eguzkiaren beroaren botere suntsitzailea zelarik.
Gurtza
aldatuBere gurtza gune nagusia Hermontis hiria izan zen, zenbait hiritara hedatuz: Tebas (Karnak), Medamud, Tod. Nubian ere gurtua izan zen. Amonek hartu zuen bere lekua XII. dinastian, bere gurtza, hirugarren tarteko aroan berrindartu zelarik. Bere jaia, Ajet urtaroko bigarren hilabeteko bosgarren egunean ospatzen zen.
Izen teoforoak
aldatuJainko honen izena, XI eta XII. dinastiatako faraoiek eraman zuten, Mentuhotep deituak "Montu pozik dago".