Mileva Marić

Mileva Marić (serbieraz: Милева Марић;Tilen, 1875eko abenduaren 19a - Zürich, 1948ko abuztuaren 4a) serbiar matematikaria izan zen. Einsteinen lehenengo emaztea eta laguntzailea izan zen. Einsteini egotzitako aurkikuntzetan izandako partaidetza-mailari buruzko eztabaida handia dago, bai esparru zientifikoan bai kanpoan, hala ere, Alberten lanen eta Milevaren arteko erromantzearen arteko bat-etortze daten inguruko aieruak baino ez daude.

Mileva Marić
Mileva Maric 1912.jpg
(1912)
Bizitza
JaiotzaTitel (en) Itzuli1875eko abenduaren 19a
Herrialdea Hungariako Erresuma
 Suitza
BizilekuaNovi Sad
Smíchov (en) Itzuli
Talde etnikoaSerbiarra
Lehen hizkuntzaserbiera
HeriotzaZürich1948ko abuztuaren 4a (72 urte)
Hobiratze lekuacemetery Nordheim (en) Itzuli
Familia
AitaMiloš Marić
AmaMarija Ružić
Ezkontidea(k)Albert Einstein  (1903 -  1919)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaEinstein family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaZuricheko Unibertsitatea
ETH Zürich
Heidelbergeko Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
serbiera
Jarduerak
Jarduerakirakaslea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

Find a Grave: 8336494 Edit the value on Wikidata

BiografiaAldatu

Titelen jaio zen, Voivodina probintzian, orduan austrohungariar inperioaren barruan zegoena (gaur egun Serbia) bertako familia baten baitan. Txikitatik nabarmendu zen bere adimenagatik eta musikarekiko, pinturarekiko, fisikarekiko eta matematikarekiko interesagatik.

Novi Saden neskentzako eskolan ikasi zuen; bigarren hezkuntzako ikasketak jarraitu ahal izateko eta ondoren unibertsitatean matrikulatu ahal izateko, aitak baimen berezia eskatu zuen; izan ere, neskei ez zitzaien uzten hezkuntza maila horretako eskoletara joaten, gizonezkoentzat gordeta baitzeuden.

1888tik aurrera, Sremska Mitrovicako bigarren mailako institutuan ikasi zuen, Fisika eta Kimikako laborategi bikaina zuena (Trbuhovic-Gjuric 1983), non 1890ean graduatu zen, matematikan eta fisikan kalifikazio gorena lortuz (Krstic, 1891). Zagrebeko Errege Ikastetxean ikasle bezala onartua izan zen, fisika klaseetara joateko baimen berezi batekin, gizonezkoentzat erreserbatua baizegoen. (Trbuhovic-Gjuric, 1883; Krstic, 1891).

Unibertsitatean zegoela, Nikola Teslaren lagun egin zen. 1896.urtean Zurich-eko Institutu Politeknikoan sartu zen, non emakume ikasle bakarra zen. Einsteinek ere urte horretan hasi zituen bere ikasketak. Einsteinek eta Milevak alaba bat izan zuten ezkondu aurretik, Lieserl, zeina adopzioan eman zutela uste den. Einstein eta Maríc 1903.eko urtarrilaren 6an ezkondu ziren. Ezkontza honetatik Hans Albert Einstein eta Eduard Einstein jaio ziren. Lehenengoa Ingeniaritza hidraulikoko irakasle izatera ailegatu zen Kaliforniako unibertsitatean,eta bigarrena ospitale psikiatriko batean sartu zuten eskizofrenia izateagatik.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mileva Marić  
  Artikulu hau Serbiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.