Mikhail Alekseiev
Mikhail Vasilievitx Alekseiev (errusieraz: Михаил Васильевич Алексеев; Tver, 1857ko azaroaren 3a - Ekaterinodar, egungo Krasnodar, 1918ko irailaren 25a) Errusiako Armada Inperialeko jenerala izan zen, Lehen Mundu Gerran eta Errusiako Gerra Zibilean. 1915 eta 1917 artean Nikolas II.a tsarraren Estatu Nagusiaren burua izan zen. Otsaileko Iraultzaren ondoren, 1917ko martxotik uztailera, Errusiar Errepublikaren Armadaren komandante burua izan zen. Urriko Iraultzaren ondoren Novocherkaskera ihes egin zuen, eta han Don ibaiko kosakoen buruzagi zen Aleksei Kaledin jeneralaren laguntza jaso zuen.
1917ko azaroaren 15ean, "Alekseiev Organizazio Ofiziala" eratu zen, Mikhail Alekseieven kontroleapn, aurrerago Bolondres Armada antiboltxebikearen oinarriak osatuko zuena.[1]
1918an hil zen, Volga inguruan borrokatzen, bihotz-gutxiegitasunez jota.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Lincoln, W. Bruce. (1989). Red victory: a history of the Russian Civil War. Simon and Schuster ISBN 978-0-671-63166-6. (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
- ↑ Rothman, Stanley; Breslauer, George W.. (1978). Soviet politics and society. West Pub. Co ISBN 978-0-8299-0146-7. (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau Errusiar Inperioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |