Ireki menu nagusia

Mikel Isasi Gabilondo (Bilbo, 1931 - Donibane Lohizune, 1996) politikari abertzale eta jeltzale bat izan zen. 1971-1975 bitartean EAJko Euskadi Buru Batzarreko lehendakaria izan zen.

Mikel Isasi
Bizitza
Jaiotza Bilbo, 1931
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Donibane Lohizune, 1996 (64/65 urte)
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

Peritaje ikasketak burutu eta 18 urtetatik EAJan jardun zuen. 1951ko Greban parte hartzeagatik, espetxean 20 urteko adina bete zuen. Beste birritan espetxeratua ere egon zen, frankismo garaian erbesteratua ere egon zelarik. 1960tik aurrera Euskadi Buru Batzarreko kide izan zen eta 1974an erbesteko Eusko Jaurlaritzako sailburua ere bai. 1979ko Eusko Kontseilu Nagusiko Industria eta Merkataritzako sailburua izan zen.

1999an bere alarguna eta senitartekoek Isasiren artxibategi pertsonaleko eusko abertzaletasunaren inguruko fitxatetgi eta gutunez osatutako ondarea Sabino Arana Fundazioari eman zioten, ondarea hemeroteka nahiz 400 bilduma eta Aberri Egun klandestinoetako argazki eta irudi ugarik osatzen zitelarik.[1]

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu


Aurrekoa
Joseba Rezola, Jesus Solaun eta Ignacio Untzetarekin osaturiko Zuzendaritza Batzordea
EBBko presidentea

30px

1971 - 1975
Ondorengoa
Ignacio Untzeta