Mikel Cabieces

politikari espainiarra

Miguel Ángel "Mikel" Cabieces García (Zugaztieta, 1957ko irailaren 23a) bizkaitar politikaria da.

Mikel Cabieces

(2010)

Gobernuaren ordezkaria Euskal Autonomia Erkidegoan

2008 - 2012

Portugaleteko alkatea

1995 - 2007
Bizitza
JaiotzaPortugalete1957ko irailaren 23a (67 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta legelaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Zuzenbidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. UGTn eta PSE-EEn lan egin ondoren, 1995 eta 2008 artean Portugaleteko alkate hautatu zuten. 2008ko apirilean gobernuko ordezkari izendatu zuten.[1]

Cabieces auzia

aldatu

2012ko hasieran, Cabiecesek Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren ardura utzi eta gutxira, bi alderditako "goi mailako politikariek" telefonoz deitu zioten Mario Fernández Kutxabankeko orduko presidenteari, eta Cabiecesentzat "lan irteera bat" bilatzeko eskatu zioten. Baina Kutxabankek Cabieces zuzenean kontratatzeari egoki iritzi ez eta Rafael Alkorta abokatuaren bulegora jo zuten. Kutxabankentzat aholkularitza lanak egiten zituen Alkortaren bulegoak. Cabieces hasi zen hilero Alkortaren bulegotik diru sariak kobratzen, eta bulegoak horren fakturak igortzen zizkion Kutxabanki, Cabiecesek bankuarentzat egindako lanak balira bezala.[2]

Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 6. atalak 2017ko martxoan eman zuen epaia: seina hilabeteko kartzela zigorra eta 4.500 euroko osuna Fernandezentzat eta Alkorta abokatuarentzat, bere garaian Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari ohi Cabiecesi modu irregularrean ordaintzeagatik 243.592 euro; "dirua bidegabe erabiltzea" egotzi zien. Bizkaiko Auzitegiak Cabiecesi urtebeteko kondena ezarri zion, eta 9.000 euroko zigorra.[2]

Erreferentziak

aldatu


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.