Ireki menu nagusia

Mikel Agirre Arizmendi (1955, Anberes, Flandria[1]) euskal ekonomilari bat da. Jose Antonio Agirre lehendakariaren hiloba da, bai eta Gorka Agirre jeltzalearen anaia ere. EiTBen luzaroan lan egindakoa eta EAJren inguruko gizona da. Gurasoak Belgikan erbesteratu behar izan zutelako herrialde hartan jaio zen.

Mikel Agirre
Bizitza
Jaiotza Anberes1955  (63/64 urte)
Herrialdea  Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak ekonomialaria

1984. urtean ETB erakunde publikoan sartu zen, bertan ibilbide profesional luzea duelarik. Harrezkero, harreman profesionalak izan ditu Euskadiko, Espainiako eta Europako ikus-entzunezkoen sektoreekin, batik bat Europako Irrati Hedapeneko Batasunaren (UER) esparruan. Soslai teknikoa du, eta orain arte Esplotazio eta Ingeniaritza zuzendari izan da.

Gaur egun, Vicomtech teknologia zentroko kide fundatzaile eta FORTAren Batzorde Teknikoko, Eiken kluster teknologikoko eta Industria Ministerioaren TDT elkarguneko kide ere bada.

Aldez aurretik, Itelazpi enpresa publikoaren (Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazio azpiegiturak kudeatzen ditu) sorreran parte hartu zuen, eta horren Administrazio Kontseiluko kide izan da.

2013. urte hasieran EAJak EiTBko zuzendari izateko aukeztu zuen hautagaia izan zen, 2013ko otsailaren 18an EAJ eta PSE-EEk bere aukeraketarako adostasunera iritsi eta otsailaren 19an zuzendari gisa izendatua izen zelarik. Mikelek ez zuen kargua onartu eta Maite Iturbe izendatu zuten azkenean EiTB-ko zuzendari nagusi.

ErreferentziakAldatu