Alexandro Joan Cuza
Alexandro Joan Cuza (errumanieraz: Alexandru Ioan Cuza; Bârlad, Moldavia, 1820ko martxoaren 20a - Heidelberg, Alemaniar Inperioa, 1873ko maiatzaren 15a) Errumaniako lehen printzea izan zen.
Alexandro Joan Cuza | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||
1862ko urtarrilaren 24a - 1866ko otsailaren 23a ← baliorik ez - Karlos I.a Errumaniakoa →
1859ko urtarrilaren 24a - 1862ko otsailaren 5a ← Barbu Dimitrie Știrbei (en) ![]()
1859ko urtarrilaren 5a - 1862ko otsailaren 5a ← Grigore Alexandru Ghica | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Bârlad (en) ![]() | ||||||
Herrialdea | Moldaviako Printzerria Valakiako Printzerria United Principalities of Moldavia and Wallachia | ||||||
Heriotza | Heidelberg, 1873ko maiatzaren 15a (53 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Trei Ierarhi Monastery (en) ![]() Voinești | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Ioan Cuza | ||||||
Ama | Sultana Cozadini | ||||||
Ezkontidea(k) | Elena Cuza (en) ![]() | ||||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Sorbonne Parisko Unibertsitatea | ||||||
Hizkuntzak | frantsesa errumaniera | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria, ofizierra, iraultzailea eta legelaria | ||||||
Jasotako sariak | |||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Errumaniako Eliza Ortodoxoa | ||||||
![]() |
Bizitza
aldatuMoldaviako familia noble batean sortu zen. 1858. urtean Bukaresteko Divan ad hoc biltzarrean (Valakiaren eta Moldaviaren etorkizuna erabakitzeko eratu zena) aukeratu zuten ordezkari, eta ondoko urtean Moldaviako eta, geroago, Valakiako printzea (bi lurralde horiek osatu zuten, batera, Errumania).
Cuza saiatu zen Errumania eraberritzen, eta horretarako munta handiko erreformak bideratu zituen: nekazaritza-erreforma, komunikabideen hobekuntza, Unibertsitateen hedapena eta Elizaren ondasunen desamortizazioa. Neurri horiek ondoeza ekarri zuten aberatsen artera, eta, arazo askoren ondoren, agintea utzi behar izan zuen.[1]
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Ingelesez) Stoica, Vasile. (1919). The Roumanian Question: The Roumanians and their Lands. Pittsburgh: Pittsburgh Printing Company, 28-29 or..