Ireki menu nagusia

Miguel Ángel Gallardo Paredes (Lleida, Katalunia, 1955eko abenduaren 27a -) katalan marrazkilaria da.

Miguel Ángel Gallardo
Presentació del Manifest de Suport (17270347063).jpg
Bizitza
Izen osoa Miguel Gallardo Paredes
Jaiotza Lleida1955eko abenduaren  27a (63 urte)
Herrialdea  Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak komikilaria
Lan nabarmenak Q5396440 Itzuli
Jasotako sariak
www.miguel-gallardo.com

BiografiaAldatu

Arte ederretako ikasketak egin zituen eta 1977an hasi zen marrazkilari profesional gisa lanean. Zenbait aldizkaritarako eta helduentzako komikietarako irudiak egin ditu. Bruguera eskolako marrazkilarien istorioetako umorea nabarmena da Gallardoren lanetan, eta eskola haren jarraitzailetzat aitortzen du egileak bere burua.

Gallardok Makoki pertsonaia sortu zuen, 1970eko  hamarraldian, Juan Mediavilla gidoigilearekin eta Borrayoren laguntzarekin. Pertsonaia hark lorturiko arrakastari esker, El Víbora aldizkariak Makoki protagonista zuen argitalpen bat sortu zuen. 1980ko hamarraldiaren hasieran, Mediavillarekiko elkarlana eten eta Pepito Magefesa pertsonaia sortu zuen Gallardok Cairo aldizkarirako; 1985ean amaitu ziren Makokiren abenturak. Geroztik, ilustratzaile gisa aritu da batik bat. Hala ere, 2006 eta 2007an komikira itzuli zen berriz, eta bi istorio autobiografiko kontatu zituen: Tres viajes eta María y yo. Azken horretan, Gallardok María alaba autistarekin duen harremanaren berri ematen du.

Kataluniako Komiki Sari Nazionala eman zioten lan horregatik, eta zinemara ere eraman dute lan hori.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu