Michel Sardou

frantses abeslaria

Michel Sardou (Paris, Frantzia, 1947ko urtarrilaren 26a -) frantses abeslaria da.

Michel Sardou
B98cut.jpg
Bizitza
Izen osoa Michel Charles Sardou
Jaiotza Parisko 18. barrutia1947ko urtarrilaren 26a (73 urte)
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Familia
Aita Fernand Sardou
Ama Jackie Sardou
Ezkontidea(k) Anne-Marie Périer Itzuli  (1999ko urriaren 11 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, egile abeslaria, antzerki aktorea, zinema aktorea, musikagilea, recording artist Itzuli eta telebista-aktorea
Jasotako sariak
Genero artistikoa middle of the road Itzuli
Musika instrumentua pianoa
ahotsa
Diskoetxea Barclay
IMDb nm0765024
michelsardou.artiste.universalmusic.fr/

BiografiaAldatu

Debuta kabaretean egin zuen. Ondorenn "Les Ricains" abestiarekin arrakasta lortu zuen (1967). Jacques Revaux musikagilea ezagutu zuenean, Sardouren karrerak beste bide bat hartu zuen, eta ospe handia lortu zuen "Les Bals populaires" (1970), "La Maladie d'amour" (1973), "Le France" (1975) abestiekin.

Hainbat bira egin zituen Frantzia, Belgika eta Suitzan barrena, eta maisutasun handia erakutsi zuen eszenan. "Je suis pour" (1976) abestian heriotza zigorraren gaia aipatzen zuen, eta orduz geroztik Sardouk gizartearen arazoak agertu zituen bere kantuetan, zenbaitetan eztabaida sortzeraino.

1990ean, Sardouk zinemaren eta antzerkiaren bidea hartu zuen, baina kantua erabat alde batera utzi gabe. 1994-1996 bitartean, sei hilabetez aritu zen Olympian.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Sardou  

ErreferentziakAldatu