Ireki menu nagusia

Meritxell Relaño Arana (Durango, Bizkaia, 1972) bizkaitar soziologoa da.UNICEF erakundearen arduradun nagusia da Yemenen. Nazioarteko gatazketan eskarmentu handiko profesionala. Kolonbian, Gambian, Mozambiken, Djibutin eta Hego Amerikako hainbat herrialdetan ere jardun du lanean.

Meritxell Relaño
Bizitza
Jaiotza Durango1972  (46/47 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak soziologoa eta politologoa
Enplegatzailea(k) Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa

BiografiaAldatu

Lehen urratsakAldatu

Umetatik erakartzen zuen premian zeudenei laguntzeko ideiak, hortaz, 1993an Durangoko Bateginez (GKE) gobernuz kanpoko erakundean parte hartzen hasi zen. Urte berean Guatemalara joan zen, Pochuta herrian erakundeak abian zituen proiektuak bertatik bertara ezagutzera. Proiektuok ezagutu ahala, interesa gehitzen joan zitzaion neurrian, profesionalki dedikatzea erabaki zuen. Hegoa (elkartea) Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuan ikastaro batzuk egin ondoren, soziologia eta zientzia politikoak ikasi zituen. Doktoretza ere egin zuen.

LanaAldatu

Ikasketak amaituta, urte betez Bilbon jardun zuen gobernuz kanpoko erakundeak koordinatzen. Horretan zebilela, Eusko Jaurlaritzak UNIFECek Kolonbian zuen bulegorako beka atera zuen, aurkeztu, eta lortu egin zuen. Bekari esker urte betez egon zen boluntario gisa. 2001ean ordea, zuzenean kontratatu eta Ekialdeko Timor-era bidali zuten. Harrezkero etengabe lan egin du Panaman, Mozambiken (5 urtez), Gambian, Djibutin edo Yemenen. [1]

YemenAldatu

2015ean heldu zen Yemenera, UNICEFen bulegoa zuzentzera. Bulego hura erakunde honen munduko egoitzarik handiena zen, 260 enplegatu zituen. Herrialdeko arduradun nagusi izendatu zuten Meritxell. Bere lana, besteren artean, herrialdera iritsitako giza laguntza bideratzea. Yemen goitik behera ezagutu eta munduko krisi humanitario larriena ikusi du. 22 milioi herritar baino gehiago oinarrizko laguntzaren beharrean eta 2 milioi desplazatu. Milioika lagun hurrengo elikagaia noiz helduko zain.[2] [3]

Egoera horretan lehentasunak markatu behar; urik ez dagoen lekuetan ura banatu, txertoen programari sendagai oinarrizkoenak gehitu, Pneumonia sendatzekoak, antibiotikoak, beherakorako botikak… Dena dela, Meritxellek kudeatzen duen programarik handiena malnutrizioari aurre egitekoa da. Zeregin handia da, ia atsedenik gabe jardun behar izaten du lanean, hilean 28 egunez.[4]. Halere, lanean gogor saiatu arren, ez da erreza egoerari irtenbidea ikustea.[5] Arazoak arazo, UNICEFen bidez bidaltzen diren laguntzak heltzen dira Yemenera. Meritxell da horren lekuko.[6]

ErreferentziakAldatu