Mendebaldeko Kaukasia
Mendebaldeko Kaukasia, Kaukasiatik mendebaldera, Itsaso Beltzaren eta Elbrus mendiaren arteko eskualdea da. Errusiako Sotxi hiritik 50 kilometro iparraldera dago, eta Unescok Gizateriaren Ondare gisa barne hartzen du, Kaukaso mendien mendebaldeko muturrari eraginez.[1] Oso habitata anitza du eremuaren tamaina txikirako, beheko lurretatik hasi eta glaziarrak dituzten gailurretaraino aldatzen dena.
Mendebaldeko Kaukasia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | Eremu natural eta mendikate |
Azalera | 298.903 ha |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°34′N 40°40′E / 43.57°N 40.66°E |
Mendikatea | Kaukaso Handia |
Eremu horretan sartzen da Kaukasiako Biosferaren Natur Erreserba Nazionala (errusieraz: Кавказский государственный природный биосферный заповедник), Sobietar Batasuneko gobernuak 1924an Krasnodarren, Adigean eta Karatxai-Txerkesian babestutako 1. mailako eremu izendatu zuen parke nazionala.[2] Horrela, Europako zuhaitzik altuenak diren nordmann izeiez (Abies nordmanniana), hagin arruntez (Taxus baccata) eta ezpel arruntez (Buxus sempervirens) osaturiko baso bakar bat kontserbatu nahi zuten. Espezieen ia herenak goi-mendikoak dira eta endemikotzat jotzen dira. Eskualdeak Sotxiko parke nazionala ere barne hartzen du (Unescok 2. kategoriakoa kalifikatzen du).
Mendebaldeko Kaukasia Kaukasoko bisontearen jatorrizko tokia da; isileko ehiztariek azken ale basatia 1927an harrapatu zuten. Hamarkada batzuk geroago berriz sartu zuten.
Anapa hiriaren eta Fisht mendiaren arteko eremuak mendi baxu eta ertainak ditu ezaugarri. Ekialderantz, Elbrus mendiraino, alpetar forma hartzen du, glaziar eta tontor altu ugarirekin.
Zentzu hertsienean, batez ere eskalada eta mendizaletasun literaturan, Mendebaldeko Kaukasia Fisht eta Elbrus mendien arteko eskualdea baino ez litzateke izango.
Eskalada eta turismorako mendi ezagunenak Dombai (Домбай), Arkhiz (Архыз) eta Uzunkol (Узункол) dira.[3]
Gizateriaren Ondare
aldatuKodea | Izena | Koordenatuak | Azaleta |
---|---|---|---|
900-001 | Kavkazkijiko Natura Erreserba | 43°57′30.0″N 40°16′00.0″E / 43.958333°N 40.266667°E | 280.335 ha |
900-002 | Kavkazkijiko Natura Erreserbako babes-gunea | 44°06′10.0″N 39°52′40.0″E / 44.102778°N 39.877778°E | 6.000 ha |
900-003 | Bolxoi Thatxeko Parke Naturala | 44°03′10.0″N 40°24′00.0″E / 44.052778°N 40.400000°E | 3.700 ha |
900-004 | Buijniji Mendizerrako Monumentu Naturala | 43°57′50.0″N 40°01′10.0″E / 43.963889°N 40.019444°E | 1.480 ha |
900-005 | Tsitsa ibaiaren iturrien Monumentu Naturala | 44°03′40.0″N 39°56′10.0″E / 44.061111°N 39.936111°E | 1.913 ha |
900-006 | Pxetxa eta Pxetxaxtxa ibaien iturrien Monumentu Naturala | 43°58′25.0″N 39°48′50.0″E / 43.973611°N 39.813889°E | 5.776 ha |
Tontor nagusiak
aldatu- Kiukiurtiu (Кюкюртлю) (Elbrus mendiaren ekialdeko tontorra), 4639 metro.
- Donbai-Jolgen (Домбай-Ёльген), 4046 metro
- Dalar (пик Далар), 3979 metro
- Dzhuguturluitxat (Джугутурлючат), 3921 metro
- Bu-Jolgen (Бу-Ёльген), 3917 metro
- Aksaut (Аксаут), 3910 metro
- Kara-Kaija (Кара-Кайя), 3896 metro
- Dzhalovtxat (Джаловчат), 3884 metro
- Belalakaja (Белалакая) (Bel-Ala-Kaja -"Бель-Ала-Кая "), 3861 metro
- Pxix (Пшыш), 3789 metro
- Sufrudzhu (Суфруджу), 3781 metro
- Najar (Нахар), 3780 metro
- Ertsoga (Эрцога), 3683 metro
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) UNESCO Culture Sector. Western Caucasus. .
- ↑ Kaukasiako Biosferaren Natur Erreserba Nazionala (Ingelesez)
- ↑ Montain.ru (en ruso).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |