Eremu, ingurune edo paisai natural bat, gizakiagatik eraldaturik gabe edo gutxi eraldaturik dagoen lurraren lurralde zati bat da. Termino honen erabilera legeek babesten duten naturako zonalde berezientzat zuzenduta dago.

Paisaia naturala aldatu

Paisaia naturala gizakiarengatik eraldaketa txikiak sufritu dituen eremua da. Inork bizi ez den lurrak dira: eskualde polarrak, goi-mendiak eta zenbait oihan tropikal, nondik ehiztariak eta zenbait biltzaile bakarrik igarotzen diren ingurunean aldaketarik eragin gabe.

Paisai hauek biztanleria txikikoak dira. Eremu hauek gizarte biltzaileez, ehiztariez edota arrantzaleez hartuta egon daitezke, baina gizarte hauek ingurugiroa asko zaintzen dute beraien bizitzarako beharrezkoa dutelako. Behar dituzten baliabideak lortzeko duten eremua oso zabala izaten da eta ingurumenaren menpean daude, ingurumenak ematen dielako behar duten guztia. Paisaia gizateriaren ondare kulturala da eta gero eta begirune handiagoa diogu.

 
Moherreko Amildegiak. Irlanda
Fitxategi:Vdbeach2.JPG
Varaderoko hondartza, Kuba
 
Fin del Neats Glen Trail, Australiako Blue Mountains parke naturala

Bi paisaia natural mota daude:

Kostaldeko paisaia aldatu

Bere izena dioen bezala, itsasoaren ondoan kokatuta dagoen edozein paisaia da, hondartza bat zein itsaslabar bat

Barrualdeko paisaia aldatu

Kostaldetik urrunen kokatuta dagoena da eta hainbat paisaia aurkitu ditzakegu: mendiak, haranak, lautadak ...

Baldintzak aldatu

Eremu naturala izateko hainbat baldintza bete behar dira :

  • Ekosistema, paisaia, formazio geologiko edo geomorfologiko ezberdinen ordezkaria izan behar da.
  • Ekosistemaren kontserbazioa modu natural edo erdi natural batean izatea. Animalien eboluzio prozesuak, espezien migrazioak eta funtzio ezberdinen jarraipenak aseguratuak izan behar dituzte, ingurunearen hoberako.
  • Fauna eta floraren iraupena izan behar du, han dauden animali eta landareen desagerpena ekiditeko.
  • Eremu hauek ikertzeko, ikasteko eta irakasteko erabili ahal izatea.
  • Ur sistemen horniduren mantentze eta hobekuntzetan lagundu dezatela; beraien isuria eta emaria erregulatuz.
  • Higadura eta sedimentazioaren kontrolean lagundu dezatela.

Sailkapena aldatu

Parkeak aldatu

Gizakiaren okupazioagatik edo honek eragindako esplotazioagatik aldaketa batzuk sufritu dituzten natur guneak dira. Haien edertasuna, ekosistema adierazgarriak, flora eta fauna bereziak edo egitura geologikoak, balore ekologiko, pedagogiko, estetiko eta zientifikoak dituzte eta haien iraupena atentzio berezia merezi dute. Parke hauek sailkatzeko hiru era daude:

Parke nazionalak aldatu

Ekosistemak dauden eremuak dira, natur ingurunearen testuinguruan oso garrantzitsuak dira eta horregatik nazioak babesa eskaintzen dio

Eskualdeko parkeak aldatu

Ekosistemak dauden eremuak dira, natur ingurunearen testuinguruan oso garrantzitsuak dira eta horregatik eskualdeak babesa eskaintzen dio.

Parke naturalak aldatu

Hedadura handiko guneak izaten ohi dira, nabarmendutako balio naturala dute, kalitate biologiko handiarekin.Non gizakia naturarekin bizikidetzan jarduten da, baliabideen erabilera orekatua eta iraunkorraren bitartez. Eremu natural gizakiak aladaketa gutxi eragin dituen lurraldea da, termino hau bereziki izendatzen da, legislazioak interes berezia duten natura-eremu jakin batzuk babesten duenean.

Natura-erreserbak aldatu

Natura gune hauek babestearen arrazoia, haien ekosistema edo elementu biologikoen hauskortasuna, bitxitasuna edo berezitasunean datza eta horregatik aintzat hartze berezia merezi dute.

Natura-erreserba zientifikoak aldatu

Zeinen elementuen eta ezaugarrien berezitasunengatik balio zientifikoa ere badute.

Natura-erreserba integralak aldatu

Ekosistemak edo komunitateak egoera onean izateagatik erabateko babesa dute. Hirigintzaren ikuspegitik lurraldetik ustiapenerako edozein erabilera debekatuta dago, hala nola, ekosistemaren kanpoaldetik esku hartze minimoekin funtzionatu behar du, pertsonen sarbidea oso mugatua izanik.

Monumentu naturalak aldatu

Naturan dauden berebiziko eraikuntza naturalak dira, ederrak eta bereziak izateagatik babesturik daude. Kategoria honetan formazio geologikoak eta aztarnategia palentologikoak sartu daitezke, haien balore zientifiko, kultural edo paisajistikoagatik.

Babestutako paisaiak aldatu

Ingurune naturalen eremuetan, bere estetika eta kultura balioengatik, babes berezia behar dutenak dira.

Espainian babesturiko guneak aldatu

 
Peñalarako parke naturala

Espainian parke naturalen eta parke nazionalen artean bereizketa bat egiten da. Pentsatzen denaren kontra, Espainiako eremu naturalen babesa (4/1989 legea) ez da oinarritzen babes mailetan, horregatik parke nazionala "ez" dauka babes handiagoa. Haren funtzio eta ezaugarrietan oinarrituz:

Espainian babestutako eremurik handiena eta aldi berean parke naturala Jaenen kokatuta dago Cazorla, Segura eta "las Villas"ko mendilerroan, hain zuzen. Guadalquivir ibaiaren iturburua da.Espainiako lurraldearen %9,1 babestutako eremua da, Kanariako irla babestutako lurralde gehien dituen autonomia erkidegoa da lurraldearen %42, Kataluniaz jarraiturik %21,51 batekin eta Andaluzia %18,92 batekin, hala ere, azkenengo autonomia erkidego hau da babestutako eremu gehien aportatzen duena Espainiako lurraldeen %36 batekin.

Kanpo estekak aldatu