Timorko itsasoa

Timorko itsasoa[1] (indonesieraz: Laut Timor; portugesez: Mar de Timor) Indiako ozeanoaren beso bat da, Indonesia eta Ekialdeko Timor eta Australiako Iparraldeko Lurraldearen artean dagoena. Ekialdean duen Arafura itsasoa Ozeano Barearen zati da. 480 kilometroko zabalera du eta 610.000 kilometro koadroko eremua. Lekurik sakonena Timorko sakongunea da, 3.300 metro barna[2]. Gehiena, ordea, ez da horren sakona (406 metro batez beste).

Timorko itsasoa
Mar Timor
Laut Timor
Timorko itsasoa is located in Asia
Timorko itsasoa
Timorko itsasoa
Timorko itsasoa (Asia)
Timor See.jpg
OzeanoaIndiakoa
EskualdeaEkialdeko Timor, Australia, Indonesia
KontinenteaAsia, Ozeania
Koordenatuak11°0′0″S 126°0′0″E
Azalera610.000 km²
Zabalera480 km
Sakonerabatez bestekoa: 406 m
handiena: 3.200 m

Australiako iparraldean, itsasoak bi golko ditu: Jose Bonaparte golkoa eta Van Diemen golkoa. Australiako Darwin da itsasetzeko hiri handi bakarra da.

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Ozeaniako toponimia. .
  2. Timor Sea. global.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2016-09-06).

Kanpo estekakAldatu