Marteren Zelaia (Erroma)
Marteren Zelaia (italieraz: Campo Marzio) Erroma hiriko alde historikoa (I municipioa) osatzen duten hogeita bi rionietan laugarrena da. Piazza del Popolo eta Piazza di Spagna enparantzak daude bertan.
Marteren Zelaia | |
---|---|
terrain (en) ![]() | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Hiria | Erroma |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°53′52″N 12°28′38″E / 41.8978°N 12.4772°E |
![]() | |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 |
Geografia aldatu
Antzinako Erroman, Marteren Zelaia bezala, Erromako seigarren erregea izan zen Servio Tuliok eraikitako Serviar Harresien iparraldeko zatian hedatzen zen eremu bati zeritzon. Eremu hau, hegoaldean, Kapitolio muinoarekin eta, ekialdean, Pinzio mendiarekin muga egiten du. Gainontzekoa, Tiber ibaiak inguratzen zuen, gune horretan kurba handi bat egiten zuena. Marteren Zelaia, oso antzinatik, han, Marte jainkoari eskainitako aldare bat zegoelako zeritzon, bere egiletza, Romuloren ondoren, Erromako bigarren erregea izan zen Numa Ponpiliori ematen zaion legeetan aipatua. K.a. 388an, Tito Kinzio tribunoak, Kamilo kontsularen laguntzaileak, tenplu berri bat eskaini zion jainko honi, galiarren inbasio izugarriaren garaian eginiko botu bat betetzeko.
Historia aldatu
Aintzinako Erroma aldatu
Erromako Errepublikaren garaian, Marteren Zelaiak, aisialdi eta erabilera militarreko gune bezala balio zuen. Han kanpatzen zuten armadek, jeneralek garaipena ospatu arte zain. Ordurarte, zain egon behar zuten, serviar harresia zeharkatu gabe. Batzuetan, egun batzuk igarotzen ziren ospakizunerarte, baina, kasuren batzuetan, denbora asko luzatu zen.
Zelai hau, ariketa militarrak eta instrukziokoak eta mota orotako ariketa fisikoak egiteko erabiltzen zen. Mutiko gazteak, ia egunero joaten ziren bertara euren gimnasia egiteko. Gurdi lasterketak ere egiten ziren, modu informalean, entrenamendu bezala. Han aurkitzen ziren lehiaketetan parte hartzen zuten zaldien ikuiluak. Landare azokak eta parke publikoak zeuden, jendearen entretenimendurako. Gainera, toki hartan ospatzen ziren comitia Centuriata deritzenaren biltzarrak, jendea klaseen arabera deitzen zuen biltzarra zena, jendearen klasea, euren baliabide ekonomikoen arabera zehazten zelarik. Biltzar gunea, saepta bezala ezagutzen zen.
Tiber ibaiaren kurbaren erdian, Trigarium putzua zegoen, bertara igeri egitera joan zitekeen toki publiko bat. Putzu honetatik hegoaldera, Tarentum izeneko propietate sendagarridun ur mineral termalen iturburuak zeuden. Kale handi batek zeharkatzen zuen Marteren Zelaia Mulviano edo Mulvio zubirantz, lehen zati batean, Via Lata deitua, (gaur egun Corso Humberto), eta, ondoren, Via Flaminia; honekiko perpendikular, Via Recta deritzona zegoen.
Plinio Zaharrak bere Naturalis Historiæ lanean (XXXIV. liburua, XIV. atala), Augusto enperadoreak Marteren Zelaian eraikiarazi zuen obelisko formako eguzki erlojuaren istorioa kontatzen du, Augustoren Eguzki Erlojua deritzonarena.
K.a. V. mendean, eta, izurri izurrite baten ondorioz, Marteren Zelaian Apolo jainkoaren omenezko tenplu bat eraiki zen, osasunaren jainko babesletzat hartzen zena, erromatarrek, Asklepio jainkoa Eskulapio bezala oraindik hartu ez zutenean. Apolo ere, jainko atzerritar bat zen, eta, beraz, tenplua, hiriko harresietatik kanpo eraiki behar zen, legeek ziotenaren arabera. Apolo Mediku Purifikatzailearen Tenplua deitua izan zen. Tenplu honetan, Greziatik ekarritako artelan ugari zaintzen ziren. Gaur egun, 4 metroko altuerako basamentua baino ez da geratzen, egungo Santa Maria in Campitelli elizaren azpian. Augustok, beste tenplu handiago bat eraikitzea agindu zuen, haitzurdinezkoa, K.a. 28an.
Garai hartako eraikinak aldatu
Denborarekin, aisialdi gune bezala balio zuen toki ireki hau, eraikinez betetzen joan zen Erroma hortik zabaltzen hasi zenean. Inperioaren garaian, Forotik Zelaira zihoan lehen zatian, saepten aurrean, denda dotoreak eraiki ziren. Oso denda erakargarriak ziren jende aberatsarentzat, non litxarreria soiletatik luxuzko esklabuetaraino eros zitzaketen. Berriki eginiko indusketetan, Augustoren eguzki erlojua aurkitu da.
Beste eraikin garrantzitsu batzuk agertzen hasi ziren gune ireki hartan, hauek, K.a. I. mendeko geografoa izan zen Estrabon greziarrak gogo handiz deskribatu zituelarik, baita Ponpeiok, Julio Zesarrek eta Augustok eginiko aldaketak ere.
- Martzeloren antzokia
- Ara Pacis: Honen hondakinen gainean Ottobuoni Fiano jauregia eraiki zen.
- Augustoren Eguzki Erlojua
- Augustoren Mausoleoa (edo Juliarrena), oso erakargarriak ez diren hondakin batzuk baino ez dituena. Estrabonek, tontorreraino zuhaitzez estalitako muino bat bezala deskribatu zuen, Augustoren brontzezko estatuarekin.
- Neronen Termak, handiak.
- Agriparen Panteoia: Gaur egun, kalez eta etxez inguratua dago, erromatarrek, "Rotonda" bezala deitu zuten paregabeko erlikia bat bezala kontserbatua.
- Domizianoren estadioa, gaur egun, Navona Plaza da
- Erraustegi inperiala
- Saepta Julia
- Isis eta Serapisen tenpluak
- Ponpeioren antzokia
Gaur egun, monumentu noble guzti haiek, lurperatuak edo egungo eraikinen artean nahastuak daude, eta Marteren Zelaia, Erromako beste gune bat da.
Aro modernoa aldatu
Santa Maria del Popolo basilikaren inguruan, XVI. mendean, Sixto V.a Aita Santuak eremu hau berrantolatzea erabaki zuen. Gaur egun Piazza del Popolo den lekuan enparantza bat ezarri eta hemendik hiru kale nagusi artikulatuz; Via del Corso erdialdean, Via del Babuino ezkerrean eta Via di Ripetta eskuinaldean. Santa Maria dei Miracoli (1681) eta Santa Maria in Montesanto (1679) eliza bikiak eraiki ziren bertan eta 1811 eta 1822 artean Giusseppe Valadier arkitektoak gaur egungo itxura eman zion.
Piazza del Popolotik hegoaldera Piazza di Spagna eraiki zen Trinità dei Monti elizaren azpian. Mendebaldean Augustoren Mausoleoa errespetatu egin zen baina etxeek inguratu zuten, irteera bakarra Tiber ibaia izanik.
Iruditegia aldatu
-
Trinità dei Monti eliza.
-
San Carlo al Corso eliza.
Marteren zelaia munduan zehar aldatu
Izen bereko gune bat dago Parisen, baita Peruko hiriburua den Liman ere.