Ara Pacis edo Ara Pacis Augustae (euskaraz: Augustoren Bakearen Aldarea), Pax jainkosa erromatarrari eskainitako aldare eta monumentu bat da, erromatar senatuak eraikia Augustok Galian eta Hispanian egindako kanpaina garaileak eta honek bere itzulera triunfalaren ondoren, ezarri zuen bakea ospatzeko. K. a. 13- 9. urteen artean eraiki zen. Bere jatorrizko kokapena Via Flaminiaren mendebaldean zen, Marteren Zelaian, non urtero ahari bat eta bi idi sakrifikatu behar ziren[1]. Erroman pairatutako urteetako gerrate zibilen eta konkista gerrateen ondoren, inperioan bakea aldarrikatu zen ofizialki, erromako historian historian inflexio puntua izan zena. Ara Pacis inperioaren garai berriei erreferentzia egiten dioten sinbologiaz beteta dago.

Ara Pacis
Ara Pacis
Kokapena
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Muga-hiriErroma
Koordenatuak41°54′23″N 12°28′32″E / 41.906388888889°N 12.475555555556°E / 41.906388888889; 12.475555555556
Map
Historia eta erabilera
IrekieraK.a. 9
Inaugurazioa1938
Arkitektura
Estiloaerromatar arkitektura
Kontaktua
E-postamailto:info.arapacis@comune.roma.it
Telefonoatel:+39 06 0608

Egitura

aldatu

Oinplano angeluzuzena du, 11,65 x 10,62 x 4,60 metrokoa, Carrarako marmolez egina eta estali gabea. Bi ate ditu: bata, apaiz ofizialarentzat aurrealdea, aurretik harmaila bat zuena, eta, bestea, hil beharreko animalientzat; ate hauek, jatorrian, ekialdera eta mendebaldera orientatuak zeuden. Barrualdean, erdi-erdian, oinarri mailakatu baten gainean dagoen ara (aldarea) bera dago.

Dekorazioa

aldatu

Nabarmenena eraikina estaltzen duen eskultura-dekorazioa da. Barrualdean, frisoa girlandez eta bukraneoz beteta dago, zeremonia erlijiosoetan ohiko objektuak. Kanpoaldean, zokaloak molorrika biribilez estaltzen dira. Kanpoaldeko frisoek dekorazio ezberdina dute beren kokapenaren arabera: ateen alboetan lau alegoria daude, eta alboetako hormetan bi prozesio.

Esanahia

aldatu

Alegoriak Erromaren fundazio mitikoarekin lotuta daude. Jatorrizko lau horietatik, bi bakarrik kontserbatu dira ia osorik; batek Eneas irudikatzen du, eta besteak, hobekien kontserbatutakoa, Lurra, bi ume dituen emakume bat bezala, alde banatan Aireko jeinu onuragarriak beltxarga baten gainean eta Ura itsas munstro baten gainean dituela; hori guztia Augustoren Bakeak emandako oparotasuna aipatzen duten fruitu eta animaliekin batera.

Alboko frisoen prozesioak, Augusto, bere familia, lagunak, magistratuak eta senatariak irudikatzen ditu, erretratu multzo bikain bat osatuz, hala ere, Partenoiko Panateneen eragin handia ikusten uzten duena, pertsonaiek, bi lerrotan, tenplu atikoan baino ordena eta diziplina gehiagorekin prozesatzen duten arren. Sakontasun ezberdinetako erliebeak (goierliebeak, erliebe ertainak eta behe-erliebeak) konbinatzen dira, sakontasun-sentsazioa sortzen laguntzen dutenak[2].

Monumentuak, greziar eta heleniar jatorriko elementuak, Fidiasen eragina, heleniar alegoriak eta elementu apaingarriak, erretratuaren erromatar tradizioaren ezaugarri diren errealismo eta soiltasunarekin konbinatzen ditu[3], bere kalitateagatik, erliebeen artean inoiz lortu den punturik altuena irudikatuz.

Berraurkikuntza eta balioan jartzea

aldatu

Mendeetako abandonuaren ondoren, monumentua, hondakin bihurtu zen, eta, bere hondakinak, Humberto I.aren jauregia zimendatzeko berrerabiliak izan ziren, 1903an, lehen indusketa sistematikoak egin ziren, 1937 eta 1938 artean osatuak, eraikina, Italian gobernu faxistaren urteetan berreraikiz.

Mussoliniren barne politikaren oinarrietako bat erromatar legatua berreskuratzea izan zen. Ikur inperialez jabetu zen berrespen nazionalerako baliabide bezala eta enperadore erromatarra bezalako buruzagi indartsu eta absolutu batek transmititzen zuen irudia, italiar guztien buruzagi bakar bezala zuen bere posizioarekin parekatu zuen. Berak zuzendutako garai faxistan, hondakin arkeologikoak berreskuratzeko ahalegin handia egin zen.

2006an monumentuaren inguruan, Richard Meierrek diseinatutako lerro minimalistadun erakusketa eraikina inauguratu zen, batez ere atmosferaren kutsaduratik babesteko egin zena. Multzo berriak aldi baterako erakusketetarako lurpeko aretoak barne hartzen ditu, eta garai hartan polemika handia eragin zuen[4][5].

Irudi galeria

aldatu


Erreferentziak

aldatu
  1. Saila, Kultur. (2011-07-13). «d1102021» www.euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-03).
  2. «ARA PACIS | romanoimpero.com» www.romanoimpero.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-03).
  3. Brilliant, Richard. (1997). [http://dx.doi.org/10.1017/s1047759400015208 «Un résumé recherché of Roman art - ROBERT TURCAN, L'ART ROMAIN DANS L'HISTOIRE. SIX SIÈCLES D'EXPRESSIONS DE LA ROMANITÉ (Flammarion, Paris 1995). Pp. 383, 495 ills. ISBN 2-08-010187-0. 595 FF.»] Journal of Roman Archaeology 10: 465–466.  doi:10.1017/s1047759400015208. ISSN 1047-7594. (Noiz kontsultatua: 2020-05-03).
  4. «Il ritrovamento | Museo dell'Ara Pacis» www.arapacis.it (Noiz kontsultatua: 2020-05-03).
  5. (Italieraz) «Ara Pacis di Roma - Informazioni Utili - Musei Vaticani e di Roma» www.rome-museum.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).

Kanpo estekak

aldatu