Neronen termak

Neronen Termak» orritik birbideratua)

Neronen termak (Thermae Alexandrinae) Antzinako Erromako terma batzuk izan ziren. Neron enperadorearen erregealdian eraiki ziren 60ko hamarkadan, eskala handiagoan, Severotar leinuko azken enperadorea izan zen Alexandro Severoren garaian berreraikia izan zelarik, honen ondorioz, Thermae Alexandrinae bezala izendatuz. Neronen Termek, beste terma batzuetan errepikatuko diren egitura eta banaketa dute, Trajano enperadoreak eraikitakoetan kasu, Dioklezianok eraikitakoak, aipaturiko banaketa hori, ordurarte ikusi zen eskala handienean erabili zutenak izan zirelarik.

Kokapena
Koordenatuak41°53′55″N 12°28′33″E / 41.89872°N 12.47583°E / 41.89872; 12.47583
Map
Arkitektura

Aipaturiko terma hauek, 300x120 metroko azalera bat hartzen zuten, Agriparen Panteoitik 50 metro mendebaldera baino ez zeudelarik. Gaur egun, hondakin banaka batzuk baino ezin daitezke ikusi, baina jakina da zenbait jauregi eta elizek, Palazzo Madama eta San Luigi des Francescik kasu, terma hauetako erromatar harresiak erabili zituztela, eraikitzerako orduan. Mendeen igaroan ateratako zenbait zutabe, Agriparen Panteoia bezalako monumentuetan erabili izan dira. Azken urteetan, Via dei Staderatin, granitozko piloi handi bat instalatu da, ziuraski, termetako bainu berotik zetorrena.

Beste terma ospetsu batzuk aldatu

Kanpo estekak aldatu