Martinus Adrianus Stam, Mart Stam izenez ezaguna, (Purmerend, 1899ko abuztuaren 5a - Zurich, 1986ko otsailaren 21a) Holandako arkitektoa, hirigilea eta diseinatzailea izan zen .

Mart Stam
Mart Stam 1920.jpg
Bizitza
JaiotzaPurmerend1899ko abuztuaren 5a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
 Alemaniako Errepublika Demokratikoa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Weimarko Errepublika
 Suitza
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaGoldach1986ko otsailaren 21a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, unibertsitateko irakaslea, industrial designer (en) Itzuli eta hirigilea
Enplegatzailea(k)Weißensee Academy of Art Berlin (en) Itzuli

BiografiaAldatu

Stam oso ondo erlazionaruta zegoen, eta bere ibilbideak bat egiten du XX.mendeko Europako arkitekturaren une garrantzitsuekin. Besteak beste, kolaboratu zuen hauekin: Van der Mey, Hans Poelzig, Bruno Taut, W. Moser eta A. Itten. Zuricheko ABC aldizkaria zuzendu zuen, 1924tik 1928ra, Hans Schmidt, Hannes Meyer, Lissitsky eta Rothekin. 1926 eta 1927 artean Rotterdamgo Opbouw taldearen buru izan zen. 1928an CIAMen parte hartu zuen bazkide sortzaile gisa. [1] 1928 eta 1929 artean hirigintza irakatsi zuen Meyer-ek zuzendutako Bauhausen. 1930 eta 1934 bitartean, ABC taldeko beste arkitekto asko bezala, SESBera joan zen eta Ernst Mayrekin hiri garapenetan aritu zen. Ondoren, Amsterdamera itzuli zen, non 1934an ezkondu zen Lotte Beeserekin eta W. Van Tijenekin elkartu zen. "Open Oog" aldizkaria editatu zuen 1946an Gerrit Rietveld-ekin eta beste batzuekin. 1948 eta 1950 bitartean Dresdeko Arte Ederren Akademiako zuzendaria izan zen. 1966an Amsterdameko estudioa itxi eta Suitzara joan zen .

Obra nagusiakAldatu

  • Konigsberg-ko hormigoi armatuzko eta beirazko eraikuntza-proiektua. Lehiaketa. 1923
  • Van Nelle fabrika. Rotterdam (JA Brinkman eta LC Van der Vlugt-ekin elkarlanean). 1929-30
  • Amsterdameko Rokin-erako proposamena. 1927
  • Rotterdamgo Hofplein-erako proposamena. 1927-28

ErreferentziakAldatu

  1. López Martín, Pablo. «El hombre borrado. Mart Stam y la creatividad colectiva» rita_ Revista Indexada de Textos Académicos (6): 94-101. doi:10.24192/2386-7027(2016)(v6)(05)..

Kanpo estekakAldatu