Mariupolgo portua edo Mariupolgo itsas-portua (ukraineraz: Маріупольський морський порт) Mariupolen, Ukrainan, kokaturik dagoen portu bat da, Taganrog badian, Azov Itsasoan. Portua Ukrainako Itsas Portuen Agintaritzaren portu horretako adarreko portu-agintaritzak zuzentzen du.

Mariupolgo portua
Mariupolgo portua, 2006ko irudi batetan.
Hiria
Herrialdea Ukraina
Hiria Mariupol
Koordenadak 47°03′23.0″N 37°30′39.0″W / 47.056389°N 37.510833°W / 47.056389; -37.510833
Datuak
Irekia 1889ko irailak 2
Jabea Ukrainako Azpiegitura Ministerioa
 Ukraina (de jure)
 Errusia (de facto)[1][2]
Mota Itsas-portua
Itsas-portuko burua Sergey Vladimirovitx Gusakov
Estatistikak
Webgunea http://www.marport.net
https://www.uspa.gov.ua/mpw/

Itsas-portuaren atrakaleku-lerroa 3.9 kilometrokoa da, 22 atrakalekurekin, bai eta 9.75 metroko sakonerarekin ere. Portua, gainera, "Mariupol-Port" izeneko tren-geltoki batek zerbitzatzen du. Portuko trenbidearen luzera totala 27.1 kilometrokoa da. Gainera, autobideak portuaren ondoan daude kokaturik.

Mariupolgo itsas-portuaren karga-fakturazioa 7.6 milioi tonakoa izan zen 2016an. Zama-ahalmenari dagokionez, itsas portuaren ahalmena, urteko, 18.8 milioi tonara iristen da.

Portuak bere mailako konponketa-instalaziorik handiena du, Azov Itsaso osoan.

Historia aldatu

Mariupolgo portuaren jaiotza Errusiar Hegoalde industrialaren garapen azkarraren jarraipena izan zen, XIX. mendearen bigarren erdian. Izan ere, Kalmius ibaiaren bokaleko sakonera gutxiko moilak ez zituen garaiko Donets arroko edo Donbasseko meatze- eta industria metalurgikoaren garapen-baldintzak betetzen. Hala, 1886an, Mariupolen, Zintseva balka herritik gertu, portu sakon baten eraikuntza hasi zen.

Eraikuntza bost urterako aurreikusi zen, baina hirutan amaitu zuten industrialdeen presiopean. Hala, 1889ko irailaren 2an, ikatza zeramaten 18 bagoi (2,000 pood inguru) ekarri zituzten portuko ontzietara. Hala, Errusiako Trenbideen Ministroa eta Mariupol hiriko gobernadore zenn Kharazhaev ageri ziren otoitz baten ondoren, irailaren 3an Errusiako Itsasontzi eta Merkataritza Elkartearen lehen ontzi-kargatzeari ekin zioten, helmugarantz joan zirenak.

Data hori portuaren ustiapen-hasiera datatzat hartzen da; izan ere, portuak garrantzi handia izan zuen eskualdeko eta herrialde osoko industriaren garapenerako.[3] 18671904 aldian, Mariupolgo portua Errusiako hirugarrena izan zen, militarrak ez ziren portuen artean, esleipen-bolumenaren arabera.

2022ko maiatzaren 26an, Mariupoleko setioaren testuinguruan itxia izan ostean, Errusiak portua berriro ireki zuen merkataritza-ontzientzat, Ukrainak ezarritako itsas minak kendu ostean.[4]

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu