Onkogeneak minbizia eragiten duten geneak dira, zelula arrunta zelula gaizto edo tumorala bihurtzen dutenak. Onkogeneak beste gene batzuk (proto-onkogeneak) mutatzen direnean agertzen dira. Proto-onkogene horiek zelularen ugalketa prozesua kontrolatzen dute, eta mutazioa gertatutakoan (onkogeneak agertuz) zelularen zatiketa-erritmoa nabarmen bizkortzen da. Gehiegizko ugalketa horrek tumorea sortzen du.

Dena den, tumore bat agertzeko ez da nahikoa onkogene bakar baten agerpena; mutazio batzuk pilatu behar dira proto-onkogene batzuen gain zelula gaiztoak agertzeko.

Onkogeneak ez ezik, beste gene batzuek ere zerikusi handia dute minbiziaren agerpenarekin: tumoreak kentzeko geneak, esaterako. Gene hauek zelulen gehiegizko ugalketa eragozten dute. Mutatzerakoan, baina, ez dago apoptosia galarazten duen generik, eta zelulak etengabe ugaltzen dira tumore bat sortuz.

Kanpo estekak aldatu