Maria Quintanal

kirol-tiratzaile espainiarra

Maria Quintanal Zubizarreta (Bilbo, 1969ko abenduaren 17a -) euskal kirolaria da, tiratzailea hain zuzen ere.[1][2]

Maria Quintanal
Bizitza
JaiotzaBilbo1969ko abenduaren 17a (54 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkirol-tiratzailea
Altuera155 zentimetro

Olympic.org: maria-quintanal Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Kanarietako Atlántico Canario taldeko kidea, 1996an eta 2004an, hurrenez hurren, Atlanta eta Atenasko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen. Azkenetan zilarrezko domina lortu zuen foso modalitatean.[3]

2009an Espainiako federakuntzarekin arazoak zituela eta, Dominikar Errepublika ordezkatuko zuela adierazi zuen.[4]

Senarra Sergio Piñero tiratzailea ere bada eta Arantxa izeneko alaba du.[5][6]

Palmaresa aldatu

Hona hemen bere palmaresa:[7]

Domina Modalitatea Txapelketa Egoitza Urtea
Urrea Foso Europako Txapelketa Lonato 2002
Zilarra Foso Munduko Kopa Granada 2003
Urrea Foso Europako Txapelketa Brno 2003
Urrea Trap Binaka Europako Txapelketa Brno 2003
Brontzea Taldeak Munduko Txapelketa Zipre 2003
Urrea Trap Binaka Munduko Txapelketa Zipre 2003
Urrea Foso Nazioarteko Sari Nagusia Kairo 2004
Urrea Trap Binaka Nazioarteko Sari Nagusia Kairo 2004
Zilarra Foso Olinpiar Jokoak Atenas 2004

Erreferentziak aldatu