Ireki menu nagusia

Maria Josefa Sancho

jesusen zerbitzarien ordenaren fundatzailea eta santa

María Josefa Sancho de Guerra (Gasteiz, 1842ko irailaren 7a -Bilbo, 1912ko martxoaren 20a), eliz-izena María Josefa del Corazón de Jesús, arabar lekaimea izan zen, Jesusen Karitateko Zerbitzarien Erakundea ordenaren sortzailea. 2000 urtean kanonizatu zuen Eliza Katolikoak.

Maria Josefa Sancho
MSanchodeGuerra.jpg
Bizitza
Jaiotza Gasteiz1842ko irailaren  7a
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza Bilbo1912ko martxoaren  20a (69 urte)
Jarduerak
Jarduerak erlijiosoa
Santutegia
Martxoaren 20
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

BizitzaAldatu

7 urte zituela, aita hil zitzaion eta Madrilera bizitzera joan zen. 18 urterekin moja bihurtu eta Maria Zerbitzarien Erakundea ordenan sartu zen, María Josefa del Corazón de María izena hartuz. 1871n, Bilbon, beste kideekin batera Jesusen Karitateko Zerbitzarien Erakundea sortu zuen eta hurrengo 41 urteetan ordenako burua izan zen. Gaixoei laguntza ematea, bai etxean, bai ospitaletan, eta agureei, umeei eta babesgabeei babes ematea ziren ordenaren helburuak. Ordena hazi zen eta Maria Josefa hil zenerako, 1912an, 43 etxe eta mila moja zituen. Gaur egun 16 herrialdeetara hedatuta dago eta 100 etxe ditu.

Kanonizazio prozesua 1951an hasi zen: 1992an dohatsu bihurtu zen eta 2000an Joan Paulo II.ak santu izendatu zuen. Bilboko San Inazio auzoko enparantza bat, Gasteizko kale bat ('Jesus Zerbitzarien Fundatzailea kalea') eta Errementari kaleko museo txikia haren omenezkoak dira.

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria Josefa Sancho