Jesusen Karitateko Zerbitzariak

zuzenbide pontifizioko emakume kongregazio erlijiosoa

Jesusen Karitateko Zerbitzarien Institutua (latinez: Congregationis Sororum Servarum Iesu a Caritate) zuzenbide pontifizioko emakume kongregazio erlijioso katolikoa da, 1871n Maria Josefa Santxok Bilbon sortua.[1] Gaixoei laguntza ematea, bai etxean, bai ospitaletan, eta agureei, umeei eta babesgabeei babes ematea ziren ordenaren helburuak. Ordena hazi zen eta Maria Josefa hil zenerako, 1912an, 43 etxe eta mila moja zituen. 2015ean 16 herrialdeetara hedatuta zegoen eta 92 etxe zituen.

Jesusen Karitateko Zerbitzariak
Datuak
MotaCatholic religious institute (en) Itzuli
Historia
Sorrera1871ko uztailaren 25a
Sortzailea
webgune ofiziala

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Schwaiger, Georg. (1998). La vida religiosa de la A a la Z. Madril: San Pablo ISBN 84-285-2033-X..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.