Malabarera

Malayalam» orritik birbideratua)

Malabarera[1][2] (malabareraz: മലയാളം, Malayāḷam, [mɐlɐjäːɭɐm] entzun) Indian hitz egiten den hizkuntza drabidikoa da. Indiako % 2,88k hitz egiten zuen malabarera 2011n,[3] eta mundu osoan zehar 34 milioi hiztun ditu. Keralako estatuan, Lakadive uharteetan eta Mahe hirian (Puducherryn) hizkuntza ofiziala da. Gutxiengo batek ere hitz egiten du Kerala inguruko estatuetan; hiztun kopuru nabariak daude Tamil Naduko Nilgiris, Kanyakumari, Coimbatore, Tenkasi eta Theniko eskualdeetan, eta Karnatakako Kodagu eta Dakshina Kannadako eskualdeetan.

Malabarera
മലയാളം
Datu orokorrak
Lurralde eremuaKerala, Lakshadweep, Karnataka, Tamil Nadu, Mahé, Andaman eta Nicobar uharteak
Hiztunakama-hizkuntza: 37.100.000 (2019)
Ofizialtasuna India (Kerala)
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
hizkuntza drabidikoak
South Dravidian (en) Itzuli
Tamil–Kannada (en) Itzuli
Tamil-Malayalam (en) Itzuli
Malayalam (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza eta hizkuntza eranskaria
Alfabetoamalabarerako alfabetoa eta Arabi Malayalam script (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1ml
ISO 639-2mal
ISO 639-3mal
Ethnologuemal
Glottologmala1464
Wikipediaml
Linguasphere49-EBE-ba
ASCL5102
IETFml

Banaketa geografikoa eta biztanleria

aldatu
Estatua/Batasuneko Lurraldea Malabarera hiztunak 2011n[4] Malabarera hiztunen proportzioa
India 34.838.819 % 2,88
1 Kerala 32.413.213 % 97,03
2 Lakadiveak 54.264 % 84,17
3 Andaman eta Nikobar uharteak 27.475 % 7,22
4 Puducherry 47.973 % 3,84
5 Karnataka 726.096 % 1,27
6 Tamil Nadu 774.057 % 1,01


Malabarera Indiako hego-mendebaldeko bertako biztanleriak hitz egiten duen hizkuntza da. 2011ko Indiako erroldaren arabera, 32.299.239 malabarera hiztun zeuden Keralan. Kopuru hori Indian malabarera hitz egiten duten pertsona guztien % 93,2 da; gainontzeko nabarmenak Karnatakan (701.673 hiztun, % 1,14), Tamil Nadun (957,705 hiztun, % 2,7) eta Maharashtran (406.358 hiztun, % 1,2) zeuden. Keralan, 2011n, biztanleriaren % 96,74k hitz egiten zuen malabarera.

Lakadive uharteetan 51.100 malabarera hiztun zeuden 2011n, malabarera hiztunen kopuruaren % 0,15, baina Lakadiveetako biztanleriaren % 84 osatzen zuten.

1991ko erroldaren datuen arabera, malabarera hitz egiten zutenen % 28,85ek beste hizkuntza bat ere bazekien, eta % 19,64k hiru hizkuntza edo gehiago.

Estatu Batuetako 2000. urteko erroldaren arabera, 179.860 malabarera hiztun zeuden, bereziki Bergen Konderrian (New Jerseyn) eta Rockland Konderrian (New Yorken) zeuden.

Australiako 2016. urteko erroldaren arabera, 11.687 malabarera hiztun zeuden.

Kanadako 2001eko erroldaren arabera, 7.070 pertsonak malabarera ama hizkuntza gisa zerrendatu zuten, batez ere Toronton.

Zeelanda Berriko 2006ko erroldaren arabera, herrialdean 2.139 malabarera hiztun zeuden.

Fonologia

aldatu

Kontsonanteak

aldatu
Ezpainkariak Hortz-artekoak Hobikariak Irauliak Hobi-atzekoak/

Sabaikariak

Belarrak Glotalak
Sudurkariak m ⟨m⟩ ⟨n⟩ n ⟨ṉ⟩ ɳ ⟨ṇ⟩ ɲ ⟨ñ⟩ ŋ ⟨ṅ⟩
Herskariak/ Afrikatuak hasperen gabeak p⟨p⟩ b⟨b⟩ ⟨t⟩ ⟨d⟩ tറ്റ⟨ṯ⟩ (d)

ന്റ ⟨ḏ⟩

ʈ⟨ṭ⟩ ɖ⟨ḍ⟩ t͡ɕ~t͡ʃ⟨c⟩ d͡ʑ~d͡ʒ⟨j⟩ k⟨k⟩ ɡ⟨g⟩
hasperendunak ⟨ph⟩ ⟨bh⟩ t̪ʰ⟨th⟩ d̪ʱ⟨dh⟩ ʈʰ⟨ṭh⟩ ɖʱ⟨ḍh⟩ t͡ɕʰ~t͡ʃʰ⟨ch⟩ d͡ʑʱ~d͡ʒʱ ⟨jh⟩ ⟨kh⟩ ɡʱ⟨gh⟩
Igurzkariak f ⟨f⟩ s ⟨s⟩ ʂ ⟨ṣ⟩ ɕ~ʃ ⟨ś⟩ h ⟨h⟩
Hurbilkariak erdikoak ʋ ⟨v⟩ ɻ ⟨ḻ⟩ j ⟨y⟩
albokariak[5] l ⟨l⟩ ɭ ⟨ḷ⟩
Ttak (tap)[6] ɾ ⟨r⟩
Errotatuak[7] r ⟨ṟ⟩

Bokalak

aldatu
Laburrak Luzeak
Aurrekoak

(aitzinekoak)

Erdikoak Atzekoak Aurrekoak

(aitzinekoak)

Erdikoak Atzekoak
Itxiak (goikoak) /i/ i /ɨ̆/ * ŭ /u/ u /iː/ ī /uː/ ū
Artekoak /e/ e /ə/ * a /o/ o /eː/ ē /oː/ ō
Irekiak (behekoak) /a/ a /aː/ ā

Erreferentziak

aldatu
  1. 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-6-25).
  2. 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-6-25).
  3. (Ingelesez) «Office of the Registrar General & Census Commissioner» www.censusindia.gov.in (Census of India Website) (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  4. http://www.censusindia.gov.in/2011census/C-16.html
  5. Euskalterm. (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  6. Euskalterm. (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  7. Euskalterm. (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.