Malayo-polinesiar hizkuntzak

Malaio-polinesiar» orritik birbideratua)

Malayo-polinesiar hizkuntzak austronesiarra deituriko hizkuntza familiaren azpitalde bat da. Hizkuntza hauen eremua guztiz zabala da: Malaysia, Indonesia eta Filipinak osorik, eta Vietnam, Kanbodia, Taiwan, Madagaskar eta Ozeano Barearen Hego eta Erdialdeko uharteetako zatiak. Hala, familia hau munduko hedatuenetariko bat da bai geografia hedaduragatik bai hiztunen kopuruagatik.

Malayo-polinesiar hizkuntzak
Mendebaldeko malayo-polinesiar hizkuntzak.

     Filipinetako hizkuntzak      Borneoko hizkuntzak      Sonda-Sulawesiko hizkuntzak      Erdialdeko malayo-polinesiarrak      Halmahera–Cenderawasih

     Mendebaldeko Ozeanikoak
Datu orokorrak
Hiztunak385,5 milioi
EskualdeaHego-ekialdeko Asia eta Pazifikoa
Hizkuntza sailkapena
Austro-Tai hizkuntzak
austronesiar hizkuntzak
Hizkuntza kodeak
Glottologmala1545
Linguist Listmlpo
IETFpoz

Bi adar bereizten dira: mendebaldeko edo indonesiar hizkuntzena eta ekialdekoa edo ozeanikoa. Nagusia mendebaldekoa da, 200 hizkuntza inguruk osaturik dago eta horien artean garrantzitsuenak lehen edo bigarren hizkuntza gisa erabiliak dira: malaysiera (15 milioi hiztun), indonesiera (160 milioi), javera (100 milioi) eta tagaloa (65 milioi). Ekialdekoak, ordea, 300 inguru dira, guztira milioi bat hiztun besterik biltzen ez dutelarik.

Malayo-polinesiar hizkuntza batzuen taula konparatiboa

aldatu
Euskara Malgaxe (Madagaskar) Ma'anyan (Indonesia) Malaysiera (Indonesia, Malaysia) Antzinako-javera (Indonesia) Cebuera (Filipinak) Tagalo (Filipinak) Futunera (Wallis eta Futuna) Protohizkuntza komuna
Bat isa, iray isa, erai satu -sa, tunggal usa isa tasi *esa, *isa
Bi roa rueh dua rwa, ro duha dalawa rua *duha
Hiru telo telu tiga telu tulo tatlo tolu, toru *telu
Ni, nire (iz)aho, -ko aku, -ku aku, -ku ako, -ko ako, -ko- akô, akin au, avau, -ku *i-aku
Hi, hire ianao, -nao hanyu, -nyu engkau, -kau ko, ngko, kowe ikaw, -kaw ikaw, iyo akoe, kee *i-kahu
Hura, haren izy, -ny hanye, -nye ia, dia, -nya sira siya siya, niya o-ia, ia *si-ia
Zeru lanitra langit langit langit langit idem rangi *langit
Ilargi, hil volana wulan bulan wulan bulan buwan mirama *bulan
Eguzki masoandro mateandrau matahari ari adlaw arâw la *ha(n)daw
Egun andro andrau hari dina adlaw araw ao, aso *qalejaw
Gau alina (ka)malem malam wengi gab’i gabi bo, poo’uli *bengi
Urte taona taun tahun tahun tu'ig taôn tau *taqun
Lur tany tane tanah tanah yuta lupa kere, kele *tanaq, *taneq
Ur, (aintzira) rano, (farihy) ranu, (danaw) air, (danau) wway, (ranu) tubig, (lanaw) tubig, (ilog) wvai, (namo) *danum, (*wai)
Euri orana uran hujan udan ulan ùlan ua *quzan
Harri vato watu batu watu bato batô fatu *batu
Su afo apuy api apuy kalayo apôy afi *hapuy
Egur, baso hazo, -kazo, ala kakaw, jumpun kayu, hutan alas lasang kahôy, gubat la’au, 'ara *kayuh, *alas
Hosto ravina rawen daun ron dahon dahon rau, lau *dahun
Fruitu voa wua buah wwah bunga bûnga fua *buaq
Soka tady tadi tali tali pisi lubid taula, vava *talih
Txori vorona wurung burung manuk langgam ibon manu *manuk
Izen anarana ngaran (nama) ngaran jeneng ngalan pangalan ingoa *ngayan
Giza- olona ulun orang, (ulun) uwong tawo taò tangata *tau
Gizon (lehi)lahy upu laki-laki lanang lalaki lalake tane *laki
Andre (vehi)vavy,viavy wawey bini (épouse) wadon, wedok babaye babae fafine *bahi
Ume (z)anaka, zaza ia anak anak bata batà tama *anak
Buru loha ulu' hulu hulu ulo ulô uru, ulu *qulu
Ile volo wulu bulu bulu buhôk balahibo, buhok fulu, furu *buhek
Azal hoditra kudit kulit kulit panit balât kili, kiri *kulit
Etxe trano, (levo), vala lewu balai (pavillon) bale balay bahay fale *humaq,*balay
Teilatu tafo hapau atap atep atup bùbông ato, inaki *qatep
Bide lalana lalan jalan dalan dalan daân ala, retu *zalan
Jan (mi)hinana, homana kuman makan mangan mokaon kàin kai, omaki *kaen
Edan misotro, (minona) ngo’ot minum ngombe moinum inòm inu *inum
Egosi / Egosia (ma)handro / masaka nandruk (me)masak masak (mag)luto lutò hkavi *tanek,*zakan
Erre (mi)tono nutung (mem)bakar tunu sunugon ihaw tungia, tutu *tunu
Lo egin (ma)tory, mandry mandre tidur turu katurog tulog moe, moerua *tidu(r)
Bizi, bizidun velona belum hidup urip mabuhi mabuhay, buhay mouri *ma-hudip
Hil, hila maty matey mati mati mamatay mamatay, patay mate *matay
Hil (iragankor) mamono manuh (mem)bunuh mateni mopatay pumatay jiaka mate *bunuq
Bero (ma)fana malaing panas mapanas init, alimuot init, banas mafana *ma-panas
Txuri fotsy mahilak putih putih buti pùti hkengo, tea *ma-putiq
Beltz mainty maintem hitam ireng itum itim uli, uri *ma-qitem
Berri vao wa’u baru anyar bag'ô bago fou *ma-baqu
Hau, hori ity, iny, iry iti, iru ini, itu iki, iku kini, kana ito, èto tenei, tena *i-ni, *i-na

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu