Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa

Aizkora proba

Sherpa.ai Aizkolari Sariketa Euskal Herriko aizkolarien artean jokatzen den sariketa da.

Sherpa.ai Aizkolari Sariketa
Kirola aizkora proba
Antolatzailea Ezpal Aizkolaritza Elkartea
Sorrera 2020
Eremua  Euskal Herria
Tokia Bilbo
Lana Gizonezkoek:
10 kanaerdiko
4 72 ontzako


Emakumezkoek:
4 "45 ontzako"

Garaipen gehien Gizonezkoak:
Iker Vicente (2)
Emakumezkoak:
Nerea Arruti (2)
Txapelduna Gizonezkoak (2023):
Mikel Larrañaga
Emakumezkoak (2023):
Nerea Arruti

Historia aldatu

2020. urtean Euskadiko Herri Kirol Federazioak txapelketa nagusia ez antolatzea erabaki zuen, COVID-19 pandemia zela eta. Aizkolariek ez zuten erabakia ongi hartu eta beraiek txapelketa propioa antolatzea erabaki zuten, Sherpa.ai adimen artifizialeko enpresak babesturik[1]. Arrakastatsua izan zenez, 2021ean jarraipena eman zitzaion eta binakako txapelketa ere antolatu zen.

2023an gizonezkoen txapelketaren lana aldatu zuten, finalean 10 kana-erdiko eta 4 oinbiko ebaki behar izan baitzituzten. Aipatzekoa da, halaber, 2023ko banakako probak lurraldeetako federazioetako epaile ofizialek kontrolatu zituztela, aurreko urteetako saioak ez bezala.

Palmaresa aldatu

Bakarkakoa aldatu

Gizonezkoak
Urtea Eguna Lekua Txapelduna Bigarrena
2020[2] Abenduaren 13a Bilbo Iker Vicente (38:48) Mikel Larrañaga (40:05)
2021[3] Azaroaren 21a Bilbo Iker Vicente (39:37) Mikel Larrañaga (41:47)
2022[4] Azaroaren 13a Bilbo J. Alberdi "Txikia IV.a" (42:39) Eneko Otaño (45:15)
2023 Abenduaren 8a Bilbo Mikel Larrañaga (39:25) J. Alberdi "Txikia IV.a" (41:19)
Emakumezkoak
Urtea Eguna Lekua Txapelduna Bigarrena
2021[3] Azaroaren 21a Bilbo K. Gisasola "Zelai III.a" (11:48) Uxue Ansorregi (13:03)
2022[4] Azaroaren 13a Bilbo Nerea Arruti (12:16) Irati Astondoa (15:22)
2023 Abenduaren 8a Bilbo Nerea Arruti (09:20) K. Gisasola "Zelai III.a" (11:25)

Binakakoa aldatu

Gizonezkoak
Urtea Eguna Lekua Txapelduna Bigarrena
2021[5] Uztailaren 16a Azpeitia "Txikia IV.a"-Aitzol Atutxa "Atutxa II.a" (39:49) Iker Vicente-Iñaki Azurmendi (40:44)
2023[6] Urtarrilaren 28a Zestoa "Txikia IV.a"-Iñaki Azurmendi (30:07) Eneko Otaño-Jesus Mari Mujika (31:48)
Emakumezkoak
Urtea Eguna Lekua Txapelduna Bigarrena
2021 Uztailaren 16a Azpeitia K. Gisasola "Zelai III.a"-Uxue Ansorregi (12:17) Beatriz Tanco-Maika Ariztegi (13:05)

Erreferentziak aldatu

  1. «Ikuskizun baten inportantzia • ZUZEU» ZUZEU 2020-12-14 (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
  2. Berria. «Iker Vicentek irabazi du lehen Sherpa Ai txapelketa» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
  3. a b «Iker Vicente eta Karmele Gisasola, Sherpa.ai Aizkolari Txapelketako garaile» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-11-21 (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
  4. a b Berria. «Julen Alberdi 'Txikia IV.a' eta Nerea Arruti, Sherpa Ai Aizkolari Txapelketako irabazleak» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
  5. Arruabarrena, Jone. «Txikia IV.ak eta Atutxak irabazi dute Binakako Sherpa Ai Aizkolari Txapelketa lehen mailan» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
  6. Gurrutxaga, Iñaki. (2023-01-29). «Azurmendi eta Txikia IV.a txapeldun Sherpa.ai Binakako Aizkolari Txapelketa Nagusian» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-06-23).

Kanpo estekak aldatu