Macky Sall
Macky Sall (Fatick, 1961eko abenduaren 11) senegaldar politikaria da. Senegalgo lehen ministroa izan zen 2004-2007 bitartean, eta errepublikako presidentea da 2012ko apiriletik.
BizitzaAldatu
Faticken jaio zen, 1961eko abenduaren 11n. Geologia ingenieritza ikasi zuen Dakarko Unibertsitatean. Unibertsitate urteetan mugimendu marxista-leninistan ibili zen[1]. 1980ko hamarkadaren amaieran, Abdoulaye Wade presidentearen Senegalgo Alderdi Demokratikoan sartu zen. Waderen babespean egin zuen aurrera politikan, eta 2004tik 2007ra lehen ministro izan zen. Baina presidentearekin hasarretu zen eta alderditik kanporatu zuten; orduan bere Errepublikaren aldeko Aliantza sortu zuen[2]. Geroztik, oposizioan aritu zen lanean Waderen aurka. 2012ko presidentetzarako bozetan nagusitu zen, botoen %65,8 lorturik; Wadek %34,2 besterik ez zuen eskuratu[3].
ErreferentziakAldatu
- ↑ Carayol, Rémi. Sénégal: Macky Sall, monsieur le président?. jeuneafrique.com (Noiz kontsultatua: 2016-11-2).
- ↑ Epelde, Elixabet. Oposizioak bat egin du Waderen kontra Senegalgo bozen atarian. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2016-11-2).
- ↑ Macky Sall nuevo presidente de Senegal. mundonegro.com (Noiz kontsultatua: 2016-11-2).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Macky Sall |