Bassirou Diomaye Faye
Bassirou Diomaye Diakhar Faye (Ndiaganiao, 1980ko martxoaren 25a) politikari senegaldarra eta zerga ikuskatzaile ohia da, Senegaleko lehendakari hautatua.[1] PASTEFeko idazkari nagusia izan zen, eta 2024ko Senegaleko lehendakaritzarako hauteskundeak irabazi zituen Ousmane Sonkoren ordez aurkeztu eta gero.[2]
Bassirou Diomaye Faye | |||
---|---|---|---|
(2024) | |||
2024ko apirilaren 2a - ← Macky Sall | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | N’Diaganiao (en) , 1980ko martxoaren 25a (44 urte) | ||
Herrialdea | Senegal | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Marie Khone Faye (en) Absa Faye (en) (2023ko otsailaren 4a - | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Université Cheikh Anta Diop (en) National School of Administration of Senegal (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | zerga ikuskatzailea eta politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | islama | ||
Alderdi politikoa | African Patriots of Senegal for Work, Ethics and Fraternity (en) | ||
Jarrera politikoak aldatu
Fayek esan du sistema aldatu nahi duela Senegalek subiranotasuna berreskuratzeko, eta panafrikanismoan sinesten duela. Analista batzuek uste dute erretorika honen asmoa dela Senegal mendebaldeko potentzietatik aldentzea, bereziki Frantziatik.[3]
2024ko apirilaren 2an presidente karguaren zina egin zuen.
Bizitza pertsonala aldatu
Faye poligamoa da eta bi emazte ditu: Marie Khone Faye, kristaua, eta Absa Faye, musulmana.[4] Marie Khone senarraren hurbileko ahaidea da, eta elkarrekin lau seme-alaba izan dituzte: hiru mutil eta neska bat. Absarekin ez du seme-alabarik izan.[5]
Erreferentziak aldatu
- ↑ (Ingelesez) «Bassirou Diomaye Faye: what's Senegal opposition contender about?» African Press Agency 11 March 2024.
- ↑ (Ingelesez) Kane, Coumba; Théa Ollivier. (23 March 2024). «Senegal's presidential election: Bassirou Diomaye Faye, Ousmane Sonko's Plan B» Le Monde.
- ↑ «Senegal Elections 2024: Faye and his change mantra» TRT Africa 21 March 2024.
- ↑ Biallo, Babou. (25 March 2024). «Bassirou Diomaye Faye: ses deux épouses Marie Khone et Absa Faye» PressAfrik .
- ↑ (Frantsesez) «En route vers le Palais : Voici les femmes de Bassirou Diomaye Faye» Xalima 22 March 2024.