Mabel Philipson (jaiotzaz, Russell; 1886ko urtarrilaren 21951ko urtarrilaren 9), Mrs Hilton Philipson izenez ezaguna aktore gisa jarduten ez zuenean, aktore eta politikari britainiarra zen. Londresen antzerki lan ugari egin zituen, besteak beste, Gaiety Girl gisa. Hilton Philipsonekin ezkondu eta gero antzezle lana utzi zuen, 1917an. Senarrak alderdi liberal nazionala defendatu zuen 1922ko hauteskunde orokorretan, eta, arrakasta izan zuen arren, eserlekurik gabe geratu zen. Mabel Philipson alderdi kontserbadorearekin aurkezten zen 1923ko hauteskundeetan, senarrak baino gehiengo zabalagoa lortuz. Horrela, Komunen Ganberan eserleku bat okupatu zuen hirugarren emakumea izan zen, 1918an emakumezkoak hautatzea legalizatu ostean. Berwick-upon-Tweedeko barrutiko parlamentaria izan zen.

Mabel Philipson

Erresuma Batuko 34. Parlamentuko kidea

1924ko urriaren 29a - 1929ko maiatzaren 10a
Barrutia: Berwick-upon-Tweed (en) Itzuli
Hautetsia: 1924 United Kingdom general election (en) Itzuli
member of the 33rd Parliament of the United Kingdom (en) Itzuli

1923ko abenduaren 6a - 1924ko urriaren 9a
Barrutia: Berwick-upon-Tweed (en) Itzuli
Hautetsia: 1923 United Kingdom general election (en) Itzuli
member of the 32nd Parliament of the United Kingdom (en) Itzuli

1923ko maiatzaren 31 - 1923ko azaroaren 16a
Barrutia: Berwick-upon-Tweed (en) Itzuli
Hautetsia: 1923 Berwick-upon-Tweed by-election (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaPeckham (en) Itzuli1886ko urtarrilaren 2a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaBrighton1951ko urtarrilaren 8a (65 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Hilton Philipson (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta politikaria
Lantokia(k)Londres
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaErresuma Batuko Alderdi Kontserbadorea

Philipsonek ez zuen Parlamentuan hitz egitea gustuko, beraz bere indarrak batzordearen lanean eta bere barrutian zentratu zituen. Italiara 1924an Parlamentuak egindako ordezkaritza bateko kide izan zen, Benito Mussolinirekin bildu zen, "Russell ederra" izenez deitu zuena. 1927an Zahar Egoitzen Erregistroari buruzko Legea proposatu zuen, onartu zena. Philipsonek politikatik alde egin zuen 1929an, senarrak politika utzi zuenean bere negozioetan zentratzeko, esanez "aulkian egoteko arrazoia desagertu egin dela". Denbora tarte batez aktore lanetara itzuli zen.

Kanpo estekak aldatu