Lydia Davis

AEBetako idazlea

Lydia Davis (Northampton, Massachusetts, 1947ko uztailaren 15a) estatubatuar ipuingilea, eleberrigilea, idazketa sortzaileko irakaslea eta [[Itzulpengintza|itzultzaile] da. Man Booker Nazioarteko Saria irabazi zuen, 2013an.[1]

Lydia Davis

Bizitza
JaiotzaNorthampton (Massachusetts)1947ko uztailaren 15a (76 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
AitaRobert Gorham Davis
AmaHope Hale Davis
Ezkontidea(k)Paul Auster
Alan Cote (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBarnard College
The Putney School (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, itzultzailea, idazlea, unibertsitateko irakaslea eta eleberrigilea
Enplegatzailea(k)State University of New York at Albany (en) Itzuli
Jasotako sariak
InfluentziakVladimir Nabokov
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Musicbrainz: 74e83496-394a-4270-819c-66b7239d160d Songkick: 5980039 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Lydia Davis Northampton-en (Massachusetts) jaio zen, 1947ko uztailaren 15ean. Robert Gorham Davis, ingeleseko kritikari eta irakaslea, eta Hope Hale Davis, ipuin idazle, irakasle eta memoriagilearen alaba da. The Putney School-en egin zuen batxilergoa, 1965ean, eta, gero, Barnard College-n ikasi zuen. Garai hartan poesia idazten zuen gehienbat. Southamptonen eta New Yorken artean hazi zen Lydia Davis. Austrian ere bizi eta ikasi izan zuen, ondoren, hiru urtez egon zen Irlandan, eta, gero, Frantzian. Han, itzultzaile gisa hasi zen lanean zinemagintzan, baina baita arte-galerientzat ere, literatura-itzulpenari ekin aurretik.[2] Davisek, hasieran, "musika ikasi zuen —lehenik pianoa, gero biolina—, eta hori izan zen bere lehen maitasuna". Idazle bihurtuta, baina, hau esan zuen Davisek: "Ziurrenik, idazle izatea izan da lehentasuna niretzat, nahiz eta ez zen hori izan nire lehen maitasuna. Uste dut beti nahi izan izan dudala, nire barneko txokoren batean, idatzi, bestela ez nukeen idatziko, eta idatzi dut".

1974an, Lydia Davis Paul Auster idazle estatubatuarrarekin ezkondu zen, eta seme bat izan zuen: Daniel (1977-2022). Dibortziatu ondoren, Alan Cote margolariarekin ezkondu zen, eta seme bat izan zuen: Theo.[3] Gaur egun, New Yorken bizi da, eta Albanyko Unibertsitatean idazketa sortzailea (creative writing) irakasten du.

Eleberriak idazten saiatu bazen ere, Lydia Davis batez ere ipuinak idazten duen arteagatik da ezaguna. Dave Eggers idazleak dio, besteak beste, “ipuinaren arteaz zituen ziurtasun gehienak leherrarazi zituela”.[4] Lehen urteetan, Samuel Beckett Irlandako Nobel saridunak eragin handia izan zuen Lydiarengan, eta luze aztertu zituen haren estiloa eta esaldiaren erritmoa. Lydia Davisek, halaber, Franz Kafka, Henri Michaux, Léon-Paul Fargue, Francis Ponge, Peter Altenberg edo Robert Waslerren eraginak aldarrikatzen ditu.[5] Lydia Davisek, bestalde, poeta, filosofo eta eleberrigile frantses asko ekarri zituen ingelesera, besteak beste: Vivant Denon, Gustave Flaubert, Marcel Proust, Michel Butor, Pierre Jean Jouve, Michel Leiris, Michel Foucault edo Maurice Blanchot.

Lanak aldatu

Eleberria aldatu

Ipuin-liburuak aldatu

  • The Thirteenth Woman and Other Stories (1976)
  • Sketches for a Life of Wassilly (1981)
  • Story and Other Stories (1985)
  • Break It Down (1986) Txantiloi:Commentaire biblio
  • Almost No Memory (1997)
  • Samuel Johnson Is Indignant (2001)
  • Varieties of Disturbance (2007)
  • Proust, Blanchot, and a Woman in Red (2007)
  • The Collected Stories of Lydia Davis (2009) Txantiloi:Commentaire biblio
  • The Cows (2011)
  • Can't and Won't: Stories (2014) Txantiloi:Commentaire biblio

Ipuinak aldatu

  • Story (1986)
  • The Center of the Story (1989)
  • The Professor (1992)
  • Varieties of Disturbance (1993)
  • The Old Dictionary (2000)
  • Grammar Questions (2002)
  • Ten Stories from Flaubert (2010)
  • Collaboration with Fly (2010)
  • The Good Taste Contest (2010)
  • Happiest Moment (2010)
  • Mothers (2010)
  • Six More Considerations (2010)
  • The Dreadful Mucamas (2011)
  • Not Interested (2013)
  • The Two Davises and the Rug (2013)
  • Can’t and Won’t (2014)
  • Winter Letter (2015)
  • Caramel Dazzler (2016)
  • End of Phone Conversation with Verizon Adjustment Person (2016)
  • Hands on the Wheel (2016)
  • Second Drink (2016)
  • Community Notice: Redundancy Example (2017)
  • In a Hotel Room in Ithaca (2017)
  • Not Much to Tell (2017)
  • Sneezes on the Train (2017)

Frantsesetik ingelesera itzulitako egile eta liburuen zerrenda aldatu

  • Maurice Blanchot, L'Espace littéraire. (en) Lydia Davis (itzulpena) et P. Adams Sitney (editorea), The Gaze of Orpheus, and Other Literary Essays, Station Hill Press, 1981
  • Pierre Jean Jouve, Aventure de Catherine Crachat. I. Hécate. (en) Lydia Davis (itzulpena), Hecate: The Adventure of Catherine Crachat: I, Marlboro Press, 1997
  • Marcel Proust, Du côté de chez Swann.(en) Lydia Davis (itzulpena), Christopher Prendergast (editorea) et Lydia Davis (editorea), Swann's Way, Penguin Books, 2004
  • Vivant Denon, Point de lendemain. (en) Lydia Davis (itzulpena) et Peter Brooks (editorea), No Tomorrow, New York Review of Books, 2009
  • Gustave Flaubert, Madame Bovary. (en) Lydia Davis (itzulpena) et Lydia Davis (editorea), Madame Bovary, Viking Adult, 2010

Sariak eta goraipamenak aldatu

Lydia Davisek sari ugari jaso ditu, besteak beste:

  • 1997an, Guggenheim Beka.
  • 1988an, Lannan Literary Award For Fiction Saria.
  • 2003an, MacArthur Saria.
  • Frantsesetik ingelesera egindako itzulpenengatik, Chevalier des Arts et des Lettres eman zioten, 1999an.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu