Otsoputz

Lycoperdon perlatum» orritik birbideratua)

Otsoputza, astaputza, astoputza edo Astaputz perladuna (Lycoperdon perlatum) Agaricaceae familiako onddoa da.[1] Gure inguruko astaputz arruntenetako bat da. Gaztetan jateko modukoa da, baina benetan ez du balio handirik sukaldaritzan.

Otsoputza
Otsoputz edo astaputza.
Irudi gehiago
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLycoperdon
Espeziea Lycoperdon perlatum
Pers., 1796
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Onddo zuria da eta helduaroan ontzen doan heinean marroi kolorea bereganatzen du. Goialdean erraz desegin daitezken pikortatze txikiak dauzka.

Karpoforoa: Udare formakoa, perlatxo biribil edo konikoz estalia eta heltzean eroriaz joaten dira, seinale bat utziz. Gaztea denean zuri-grisaxka kolorekoa da, gero arre-zikina.

Gleba: Hasieran zuria, gero hori-berdexka edo arre-buztin kolorekoa, eta hautsez betea zahartzean. Espora helduak goiko aldean irekitzen den zulo batetik ateratzen dira.

Hanka: Glebaren zati antzua du eta hasieran zuria da, gero arre-buztin kolorekoa edo arre-purpurakoa. 1,5 eta 3 cm arteko zabalerakoa eta 2 eta 5 cm arteko altuerakoa.[2]

Etimologia: Lycoperdon hitza grezierazko “lupa de lupo”-tik dator, onddoak esporen hauts bafadak isil-isilik jariatzen dituelako zapaltzean. Perlatum epitetoa latinetik dator, “perlatus” hitzetik, perlatua esan nahi du. Karpoforoaren itxuragatik.

Kokalekua eta garaia aldatu

Oso ohikoa Konifera eta hosto erorkorreko zuhaitzez osatutako basoetan aurki litezke, bai udan, nahiz udazken eta udaberrian ere, bereziki orein gorotzen aldamenean.[3]

Banaketa eremua: Ipar Amerika, Europa, Asia iparraldea.

Jangarritasuna aldatu

Erdipurdiko jangarria gaztetan, gleba erabat zuria eta trinkoa denean.[4]

Nahasketa arriskua aldatu

Beste Lycoperdon zuri batzuekin, Lycoperdon furfuraceum, Lycoperdon pyriforme eta abarrekin. Hala ere, Lycoperdon perlatum-ek dituen perlita formako eztenak desberdina egiten dute.[5]

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 701 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 454 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 512 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 587 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak aldatu