Astaputz udarekara
Astaputz udarekara (Apioperdon pyriformis edo Apioperdon pyriforme) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gaztetan jan daiteke, gleba zuria den bitartean. Baina ez du merezi dastatzea.
Astaputz udarekara | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Lycoperdaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Apioperdon | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Apioperdon pyriforme Vizzini, 2017 | |||||||||||||||||||||||||||
Datu orokorrak | ||||||||||||||||||||||||||||
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | udare-itxurako astaputz | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Lycoperdon pyriforme | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sinonimoak: Lycoperdon pyriforme, Morganella pyriformis.
Deskribapena
aldatuKarpoforoa: 2 eta 5 cm arteko diametrokoa, arrauzkara, udare edo bonbilla itxurakoa, kamutsa edo titi apur batekin, errizomorfoak dituen kirten antzeko batekin amaitzen da. Exoperiodoa pikortsutik, garatxo finetara doa, garatxo txiki erorkorrez osatuta dago. Endoperidioa mintzezkoa, mehea, zaila, hasieran zurixka, gero arre-horixka edo arre-marroixka.
Gleba: Hasieran zuria, gero hori-berdexka, ondoren arre-oliba kolorekoa eta azkenik hauts-itxurakoa. Zelulosazko egitura fineko subgleba, garapenak irauten duen bitartean zuri jarraitzen duena. Gasa gogorarazten duen usain desatseginekoa.[2]
Etimologia: Lycoperdon hitza grezierazko "lupa de lupo"-tik dator, onddoak esporen hauts bafadak isil-isilik jariatzen dituelako. Pyriforme epitetoa, latinetik dator eta madari itxura duela esan nahi du.
Jangarritasuna
aldatuSukaldaritzarako baliorik gabea.
Nahasketa arriskua
aldatuLycoperdon perlatum delakoarekin, honek perlitaz apaindutako exoperiodoa du. Lycoperdon pyriforme espeziak, bere habitata eta udare edo bonbilla itxura ditu ezaugarri.
Sasoia eta lekua
aldatuUdan eta udazkenean, gehienetan egur hiletan, askotan ustelduta, batez ere hostoerorkorretan, baina baita koniferetan ere, lurrean ere bai, baina orduan beti dago errizoideekin zurari lotuta. Espezie hau, oro har, taldekatuta agertzen da.[3]
Banaketa eremua
aldatuMundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 696 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 510 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ Apioperdon pyriforme: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.