Luzio Akzio (latinez: Lucius Accius edo Attius) latindar literaturako tragediagile eta erudizio lanen idazle da. Pisauron (Umbria) jaioa K.a. 170an eta circa K.a. 86an Erroman hila.

Luzio Akzio
Bizitza
JaiotzaPesaro, K.a. 170
Herrialdea Antzinako Erroma
Lehen hizkuntzalatina
HeriotzaErroma, K.a. 84 (85/86 urte)
Familia
Aitaezezaguna
Amaezezaguna
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakpoeta, antzerkigilea eta idazlea
Lan nabarmenak

Biografia aldatu

Pisauro ondoan, Umbrian, adscriptio novorum colonorum baten ondorioz lurrak jaso zituen liberto baten semea zen eta, gerora, Erroman bizitzen jarri zen. Dezimo Junio Bruto Galaikoren kliente izan zen eta honek eraiki zuen Marteren tenplurako inskripzioak idatzi zituen bertsolerro saturniotan. 140an tragedia bat estreinatu zuen Erroman. [1] Pakuvio zaharrari, Tarentoko erretiro lekuan, bere lehen idazlana, Atreo, irakurri omen zion. 135 inguruan Pergamon izan zen garai hartako kultura grekoa hobeto ezagutzeko. Erromara itzulita, Eszipiondarren zirkulutik kanpo mantendu zen baina poeten elkargoan (collegium poetarum) parte hartu zuen eta bere autoritatea handia izan zen[2]. Zizeron gazteak 86-84 artean [3] entzun zuen[4].


Bere famaren erakusgarri dira beste erromatar idazleen aipamenak: Zizeronek bere xarma gogoratzen du[5]; Horaziok bere sakontasuna aipatzen du[6]; Veleio Paterkuloren arabera, bere idazlanak grekoenekin konpara daitezke[7]; Plinio Zaharrak dio Musen tenpluan, poeten elkargoaren egoitzan, oso estatua handia eraikiarazi zuela bere irudiarekin, nahiz eta bera oso txikia izan[8]; Vitruviok dio Akzioren bertsolerroak maite dituzten haiek estiloaren edertasuna baino poeta beraren irudia ikusten dutela idazlanetan[9].

Idazlanak aldatu

Luzio Akzioren 45 tragedia ezagutzen dira, 700 bertsolerro gutxi gorabehera, eta bi praetexta: Brutus eta Aeneadae. Tragedia erromatarraren antzinako tradizioa jarraitzen du, ez bakarrik ereduak aukeratzerakoan, Euripides tartean, baizik eta troiar gaiagatik zalatesuna azaltzen duelako[10].

Tragediez gain, Annales idatzi zituen; erudizio lanak forma poetikoan: Grakotarren garaian aipatzen den Didascalica izeneko poema didaktikoa, literatura greko eta erromatarraren historia, batez ere dramarena jasotzen duena; Pragmatica literatur teknikaren gainean eta Parerga, idazlan anitzak. [2].

Erreferentziak aldatu

  1. Bieler, Ludwig. (1982). Historia de la literatura romana,. Biblioteca universitaria Gredos,, 80 or. ISBN 84-249-2810-5..
  2. a b Bayet, Jean. (1985). Literatura latina,. Ariel,, 105 or. ISBN 84-344-8368-8..
  3. Cicerón, Marco Tulio. (1994). Filípicas,. Planeta,, 2 or. ISBN 84-08-01178-2..
  4. Cicero, Marco Tulio. «Philippic I, 36.» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-20).
  5. «Cicero: Academica I, 3» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-19).
  6. «Horace: Epistulae II, 56» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-19).
  7. «Velleius Paterculus, Historiae Romanae II, 9» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-19).
  8. «Pliny the Elder, Naturalis Historia, liber xxxiv, chapter 10» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2019-02-19).
  9. «De Architectura Liber IX, 16» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-19).
  10. Bieler, Ludwig. (1982). Historia de la literatura romana,. Biblioteca universitaria Gredos,, 81 or. ISBN 84-249-2810-5..

Kanpo estekak aldatu

[1]

  1. «FRAGMENTS DE L. Accius (bilingue)» remacle.org (Noiz kontsultatua: 2019-02-20).