Ireki menu nagusia

Luis Urrengoetxea Agirre (Zornotza, Bizkaia 1879 -? ) euskal politikari ezkertiar eta abertzalea izan zen, Eusko Abertzale Ekintzaren ( EAE-ANV ) sortzailetako bat.

Luis Urrengoetxea
mayor of Amorebieta-Echano Itzuli

Bizitza
Jaiotza Zornotza1879
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza 1940 (60/70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Abertzale Ekintza
Euzko Alderdi Jeltzalea

BiografiaAldatu

Abokatua zen lanbidez. 1905 arte, orduko gidari politiko ezagunetarikoa izan zen. Gero, EAJtik aldendu eta Landetaren "euskalerriako"engana hurreratu zen. 1907an Bilboko zinegotzi izan zen baina, ezadostasunak zirela eta, kargua alderdiaren esku utzi zuen. Zornotzako alkate izan zen 1914tik 1916ra. Ondoren, Bizkaiko Diputaziorako diputatu aukeratu zuten. Kargu horregatik, Gasteizko Diputazioen batzarrera joan zen 1917an, eta Foru Batzordera, Donostiara, urte berean. Baita ere, bestetik, Diputazioen konferentziara Donostiara joan zen, 1918an. Ramon de la Sota Bizkaiko Diputazioaren buru izan zenean, Urrengoetxea irakaskuntza publikoaren diputatu izendatu zuten. Beste alde batetik, Bizkaiaren ordezkari izan zan Madrilen, Romanonesen gobernuak euskal arazoari buruz sortutako batzordean. 1918-1919 urteetan, Madrilek autonomia egitasmoari buruz iritzia eman behar zuen batzordean ere egon zen. 1930an, EAEren sorreran parte hartu zuen. 1931an, hauteskundeetara aurkeztu zuen bere burua, baina ez zuen kargua lortu. Gerrostean hil zen, Bilbon, ezagutzen ez diren arrazoiengatik.[1]

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu