Ireki menu nagusia

Luis Granadakoa (Granada, 1504 - Lisboa, 1588ko abenduaren 31[1]) espainiar domingotarra, predikaria eta idazlea izan zen.

Luis Granadakoa
Retrato de Fray Luis de Granada.jpg
Bizitza
Jaiotza Granada1504
Herrialdea  Espainia
Talde etnikoa espainiarra
Heriotza Lisboa1588ko abenduaren  31 (84 urte)
Hezkuntza
Heziketa Valladolideko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Ikaslea(k) Melchor Cano
Jarduerak
Jarduerak teologoa, presbiteroa, idazlea eta dominican friarra Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordena domingotar

Kordobako Scala Coeli komentuko burua izan zen, eta domingotarren probintziala (1557). Portugalen Henrike printzearen eta Katalina erregina alargunaren aitorle izan zen, eta ez zituen onartu. ez apezpiku, ez kardinal karguak. Hizlari bikaina izan zen; bera izan zen XVI. mendeko Espainiako hizlari nagusia. Rhetorica ecclesiastica idatzi zuen, sermolarientzat. Aszetikako liburuetan ere maisutasuna erakutsi zuen: Libro de la oración y meditación, Memorial de la vida cristiana, Guía de Pecadores (1556), hizkuntza askotara itzulia), eta Introducción al símbolo de la Fe (1582). Bi hagiografia ere idatzi zituen: Vida del maestro Juan de Avila eta Vida de fray Bartolomé de los Mártires.

Frai Luis Granadakoaren aszetika liburuek eragin handia izan zuten Axular (1556-1644) euskal idazlearengan. Frai Luis Granadakoaren zenbait pasarte Gero (1643) liburuko zenbait pasarteren iturri zuzena izan zirela uste da.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis Granadakoa  
  1. J.B. O'CONNOR: Ven. Louis of Granada. Catholic Encyclopedia (1913)