Loire-Atlantique Klasikoa
txirrindularitza lasterketa
Loire-Atlantique Klasikoa (frantsesez Classic Loire-Atlantique) egun bakarreko txirrindularitza lasterketa da Frantziako Loira Atlantikoa departamenduan jokatzen dena.
| |||
Orokortasunak | |||
Kirola | Errepideko txirrindularitza | ||
Sorrera | 2000 | ||
Ekitaldi kopurua | 24 (urtea: 2024) | ||
Aldizkotasuna | urterokoa (mar) | ||
Mota | Egun bateko lasterketa | ||
translation for raceinfobox_translate index 33 not found | Frantzia | ||
Webgune ofiziala | Webgune ofiziala | ||
Mailak | 1.5 (2003-2004) 1.2 (2005-2010) 1.1 (2011-) | ||
Zirkuitua | UCI Europe Tour | ||
Palmaresa | |||
Azken garailea | Paul Lapeira | ||
Garaipen gehien lortu duena | Alexis Gougeard (2 garaipen) | ||
Dokumentazioa |
2000. urtean sortua, hasieran amateurrentzako lasterketa zen, harik eta 2003an profesionalentzako proba bilakatu arte. 2005etik aurrera UCI Europe Tourreko egutegian dago, 1.2 mailarekin lehenbizi eta 2011tik 1.1 mailan. [1]
Urteetan zehar hainbat ibilbide izan du: 2005 urte arte Basse-Goulaineren inguruan korritzen zen, 2006an eta 2007an, Basse-Goulaine eta La Haie-Fouassière ren arteko 182,5 kilometroko zirkuituan. 2008tik aurrera, proba hau La Haie-Fouassièreren inguruko zirkuituan jokatzen da.