Lilith (hebreeraz: לִילִית‎ Lîlîṯ) judu mitologiaren pertsonaia da, Mesopotamian jatorria duena. Adamen lehendabiziko emaztetzat, Eva baino lehenagokoa, hartzen dute. Biblian agertzen ez den kondaira baten arabera, bere kabuz Eden uztea erabaki zuen eta Itsaso Gorrira joan zen non Samael deabrua bere maitale bilakatu zen. Gero, demonio bilakaturik gauez umeak bahitzen eta sukubo moduan lotuan dauden gizonekin (gaueko poluzioen bitartez) semeak (lilim izenekoak) sortzen ditu. Emakume ederra, ilehori edo ilegorri, batzutan hegalduna du irudia.[1]

Lilith
Lilith (John Collier painting).jpg
Ezaugarriak
Sexua emakumezkoa
Familia
Ezkontidea(k) Adam

Feminismo erradikalak pertsonaia bereganatu du, bere izaera matxinoa sexu iraultzaren eta patriarkatuaren aurkako borrokaren adibidetzat harturik.

ErreferentziakAldatu

  1. Marcos Casquero, Manuel-Antonio. (2009). Lilith. Evolución histórica de un arquetipo femenino. Leóngo Unibertsitatea, 440 or. ISBN 978-84-9773-473-8.


Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.