Lide Hernando Muñoz (Donostia, Gipuzkoa, 1991) abeslaria eta gitarra-jotzailea da, Liher rock taldeko abeslaria. Emakumezkoek osatutako Ispirit gospel taldean ere badabil.[1]

Lide Hernando

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1991 (32/33 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria
Genero artistikoarock
Musika instrumentuaahotsa
gitarra

Ibilbidea aldatu

2015. urtean hasi zuen ibilbidea Liher proiektuak. Bakarkako maketa bat atera zuen orain taldeko abeslari eta gitarra-jole den Lide Hernandok, Arrazoi gutxi, denbora asko izenekoa. Ostera, talde bilakatu zen proiektua, eta egun Iñigo Etxarri (gitarra, koroak), Joshka Natke (baxua, koroak) eta Ander Berzosa (bateria) biltzen dira Liher izenaren azpian.

2017an emakumeen ikusgaitasuna sustatzeko sorturiko Euskal Herriko emakume musikarien sarean parte hartzen du.[2] Harago joz, beste sei emakume (Izaro Andres, Eneritz Dueso, Garazi Esnaola, Idoia Hernández, Olatz Salvador, Miren Narbaiza) kiderekin batera Musikari elkarteko zuzendaritzan ere ari da.[3][4]

2023an bere lehen eleberria den Izotz ura argitaratu zuen.[5]

2023an Bele bakarkako proiektua abiatu zuen[6]. Bestelako musika estiloak lantzen ditu, popa, soula, funkya... "Oilo ipurdia" singlearekin egin zuen debuta eta 2024an Herrari disko luzea atera zuen[7].

Diskografia aldatu

Liher aldatu

  • Arrazoi gutxi, denbora asko (Autoekoizpena, 2015)[8]
  • Hauts (Autoekoizpena, 2016)[9]
  • Tenpluak erre (Autoekoizpena, 2018)[10]
  • Hemen herensugeak daude (Liher Records, 2020)[11]
  • Eta hutsa zen helmuga (Liher Records, 2021)[12]

Bele (bakarka) aldatu

  • Herrari (Bidean Produkzioak, 2024)[13]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Liher quitándose la electricidad» El Correo.
  2. Berria.eus. «Olatz Salvador: “Maskulinizatuta dago giroa erabat”» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-17).
  3. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-10-29). «Zazpi emakume musikarik hartu dute Musikari elkartearen zuzendaritza berria» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-02-09).
  4. Irizar, Itziar Ugarte. «Zazpi emakume musikarik hartu dute Musikari elkarteko gidaritza» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-09).
  5. Hernando Muñoz, Lide. (2023). Izotz ura. Zarautz: Susa ISBN 978-84-19570-18-5..
  6. «Bele» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-28).
  7. (Gaztelaniaz) zaratamondosonoro. (2024-03-05). «Bele taldeari elkarrizketa "Herrari" diskoari buruz (2024)» MondoSonoro (Noiz kontsultatua: 2024-03-28).
  8. «Arrazoi gutxi, denbora asko» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
  9. «Hauts» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
  10. «Tenpluak erre» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
  11. «Hemen herensugeak daude» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
  12. «Eta hutsa zen helmuga» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
  13. «Herrari» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-28).

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.