Garazi Esnaola
Lizartzako musikaria
Garazi Esnaola (Lizartza, 1992) lizartzar musikaria eta piano-jolea da. Estilo aldetik, musika sotila eta intimista du gustukoen.[1] Aita musikaria du eta txiki-txikitatik ikasi zuen musika jotzen. Pianoaz gain, gitarra jotzen du ere, nahiz eta pianoa izan bere zaletasun handiena.[1]
Garazi Esnaola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lizartza, 1992 (31/32 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria eta piano-jotzailea |
Plazako lehen esperientziak Kantuki taldearekin izan zituen, eskualdeko lagunekin sortutako taldea. Ondoren Margoten eta Eraulekin aritu izan da Asier Beramendirekin batera.
Izarorekin elkarlanean aritu zen 2018an, ezagunak diren beste musikari batzuekin batera: Iker Lauroba, Oriol Flores (bateria-jolea) eta Julen Barandiaran.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c ««Abestien moldaketak egitea kantuari eustea da, baina apainduz» - Lizartza» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).