Tipografian, letra-tipoa idatzizko testu bat sortzeko erabiltzen den glifoen sorta da.

Garamond familiako bi letra: s altua bere ondorengo i bokalari lotuta

Informatikan

aldatu

Testu prozesadoreetan erabilitako letra mota ezberdinak letra iturriak edo iturriak soilik[1] izena dute. Apple Computerrek garatutako True type iturriak dira egun mota erabilienak. True type iturri horiei esker, edozein letra mota handitu edo txikitu daiteke, eta inprimagailuan zein monitorean era egokian aurkeztu.

Apple Computerrek TrueTypeFont formatua asmatu bazuen ere, gaur egun Windows-en ere erabiltzen da.

Letra-tipoak deskribatzeko izendapenak

aldatu

Baliabide informatikoez erabiltzen diren letra-tipo guztietan letra larriak eta letra xeheak egoten dira. Gainera, testu prozesadoreetan letra lodia eta letra etzana aukeran egoten dira.

Ortotipografia[2] estilo-liburuetan[3] bila ditzakegu letra-tipoak aukeratzeko aholkuak eta letra larriak noiz erabili modu egokian.

Badaude letra-tipo zorrotzak (serifa duntenak, Serif) eta letra-tipo kamutsak (serifagabeak, Sans-serif). Ortotipografia estilo-liburu batzuk testuaren gorputza letra zorrotzarekin idazteko gomendatzen dute eta letra tipo kamutsa izenburuetan. Ez da aholkatzen testu berean letra-tipo asko nahastea.

 
Txinaurria hitza sans-serif motakoa den Arial iturriaz idatzia, letra xehean eta latra larrian, eta, beherago, serif motakoa den Times letra-iturrian idatzia, berriz letra xeheaz eta larriaz

Adibidez, Euskal Herriko Unibertsitateak EHU letra-tipo serif eta sans-serif argitaratu ditu.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Melero, Ekain Arostegi. (2022-06-17). «Tipografien psikologia» TaPuntu (Noiz kontsultatua: 2025-01-29).
  2. «ortotipografia - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
  3. Zubimendi, Joxe Ramon. (2004). Ortotipografía : ikasmaterialetako hizkuntzaren egokitasun-irizpideak finkatzeko Aholku Batzordea. (1. argit. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 84-457-2127-5. PMC 733689949. (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.