Sans-serif letrak
Serif letrak
Serif letrak
(serifak gorriz)

Tipografian, serif esaten zaie letra eta ikurren ertzak apaintzen dituzten zatitxoei, lerrotxo motz baten itxura hartzen duena. Modu teknikoagoan esanda, errematea edo serifa da aztaren, besoaren edo isatsaren amaieran karaktere batzuek duten apaingarria.[1] Tipografia-estiloak bereizteko balio du.

Serifa duten letra iturrien garapean historian, ACMR hizkietan aplikatuta:  1 - Roman lapidary (Erromatar hilarrietako tipografia);  2 - Francesco Griffo c. 1501;  3 - Claude Garamond c. 1541 (after Robert Slimbach 1989);  4 - Gianbattista Bodoni 1771/1788;  5 - Firmin Didot 1790s;  6 - Stanley Morison 1932;  7 - Hermann Zapf 1949.

Nazioarteko terminoa da serif, ingelesez erabilia, eta euskaraz serif letra-tipa edo letra-tipo zorrotza ere erabil daitezke. Baldintza horiek betetzen dituzten letra-tipoak serif motakoak direla esaten da, eta betetzen ez dituztenak sans-serif, alegia, serifa gabeak. Bestalde, eskuz egindako letren itxura daukaten beste letra-tipo batzuk daude, bestelako apaingarri artistikoak dauzkatenak ere.

Letrak harrian zein zurean zizelkatzean karakterearen bukaerak markatzea da, antza denez, letra-tipo horren jatorria.

Eskuarki, dokumentuaren testu-gorputzean eta tamaina txikiko letretako testuetan erabiltzen da; izan ere, serif-a (serifaduna) letra sans-serif-a (serifagabea) baino irakurtzeko errazagoa baita. Sans-serif motakoak titulu, izenburu eta testu informalerako erabiltzen ohi dira.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Elizondo Macho, Josu. (2015-2016). Diseinu Grafikoa. Goi-mailako Zikloa. Arte Grafikoak. R400. EIMA.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.