Letra erregular
Latinezko idazkeraren tipografian, erregularra edo letra roman hiru mota historiko nagusietako bat da, letra lodiarekin eta letra etzanarekin batera. Batzuetan, letra normala edo ohiko letra ere esaten zaio, letra-tipoetan estilorik xinpleena dela azpimarratuz, markatu gabea (markatuagoak diren letra lodi edo letra etzanarekin konparatuz.) Sinpletasuna da ezaugarri nagusia eta letra-tipo hau da letrarik ohikoena testu gehienetako corpusetan. (Orain irakurtzen ari zaren lerro hau, letra erregurrarekin idatzita dago). Beste batzueta roman estiloko letra edo erromatar estiloko letra esaten zaio.
Errenazimentu goiztiarrean, roman (Antiqua formakoa) eta etzana edo italiarra bereizita erabili ziren. Gaur egun, mota erregularra eta etzana nahasi egiten dira, eta tipografia gehienetan roman estiloa zutik dagoen estilo hau dela ulertzen da eta estilo italiko edo etzana edo letra zeiharrez osatuta dagoela ulertzen da.
Gaur egungo erabilera
aldatuEtengabe ari dira letra-tipo berriak sortzen, batzuk formatu irekian eta doan banatzen dira, beste batzuk ordea garesti saltzen dira. Hona mendebaldean zehar oso zabalduta dauden zenbait tipografia: Bembo, Baskerville, Caslon, Jenson, Times New Roman eta Garamond.
Oharrak
aldatu- ↑ Amert, Kay. (April 2008). «Stanley Morison's Aldine Hypothesis Revisited» Design Issues 24 (2): 53–71. doi: ..
- ↑ Bergsland, David. (29 August 2012). «Aldine: the intellectuals begin their assault on font design» The Skilled Workman.
Erreferentziak
aldatu- (Gaztelaniaz) Bringhurst, Robert (2008), Los elementos del estilo tipográfico (3.2 bertsioa). Vancouver: Hartley & Marks. Askotan, "Bringhurst" esaten zaio, eta Elements asko errespetatzen da estilo tipografikoaren gainean gaur egun ingelesean duen aginpide gisa.
- (Ingelesez) Nesbitt, Alexander The History and Technique of Lettering (1957), Dover Publications, Inc. ISBN 0-486-40281-9. Dover-en edizioa PrenticeHall, Inc.-ek 1950ean Lettering: The History and Technique of Lettering as Design izenburupean argitaratutako lanaren berrargitalpen laburtua eta zuzendua da.