Tipografian, letra etzana forma erregular estilizatuan oinarritutako letra-tipoa da, nazioartean letra tipo italiko edo letra tipo italiar bezala ere ezaguna.[1][2] Letra lodiarekin eta roman edo erregular letra motarekin batera, mendebaldeko tipografiaren historiako tipografia erabilienetako bat izan zen.

Goiko lerroan, erdian, latindar alfabetoko lehen letra bederatzi letra-tipotan. Goiko erdiko letra etzana bere eskuinekoaren oso antzekoa baina estuagoa da; tipografiari dagokionez, goiko erdiko hori da letra-tipo etzana. Goiko eskuinekoa letra tipo erregularra. Azpiko ezkerrekoa ere letra etzana da; estuagoa eta goiko partean eskuineranzko inklinazioarekin.
Ludovico Arrighiren "chancery italic" tipografia, 1527. Une horretan, letra xeheak idazteko bakarrik erabili zen letra etzana, ez letra larrietarako.

Kaligrafiaren eraginez, letra etzana eskuinerantz okertzen da pixka bat, honelaxe, (parentesi honen barruan letra etzanaz idatzitako esaldia). Oro har, letra erregular edo roman motako letraren itxura osoa du baina letra erregularrak bertikalismoa zaintzen du eta letra etzanak ordea, eskuinerantz mugitzen du letraren goiko aldea eta ezkerrerantz letraren beheko aldea.

« Letra etzana oinarrizko prozedura bat da adierazteko testu bateko hitz batek edo hitz-multzo batek esanahi berezi bat duela, hizkuntzaren lexiko orokorrean duenaz bestelakoa dela. Esanahi horretarako baliatzen diren beste bi prozedura badira: komatxoak eta letra larriak. »

—Euskaltzaindia: 198. Araua.[3]


Adibideak

aldatu

Italiar estiloko letrak, letra etzanak, letra erregular erromatar estiloko letra (roman estiloko letra) baino estuagoak izan ohi dira. Hona hemen lerro pare bat, goikoa letra erregular arruntarekin idatzia (letra tipo erromatarra) eta bigarren lerroan, testu bera letra etzanarekin. Biak konparatuz ikus daiteke elkarren antza daukatela, biak dira letra-tipo zorrotzak, serif, baina azpikoa, letra-tipo etzana da; estuagoa da eta bertikaltasuna galduta ezkerretik eskuinera etzana dagoela ematen du:

 
Goiko lerroan esaldi labur bat ingelesez letra-tipo erregular edo erromatarrean. Beheko lerroan, testu berbera baina letra etzana, letra italiar edo italikoa erabiliz. Letra etzanaz testuak estuago agertuko dira.

Letra zeiharra

aldatu

Batzuek bereizten dute letra etzana eta letra zeiharra. Letra etzana, erregularra baino estuagoa da. Letra zeiharra, ordea, letra erregularra bezain zabala da baina bertikaltasun kontuetan letra etzana bezalakoa da. Letra zeiharra erabiltzen den letra tipo erregularraren zabalera bera du, baina erabateko bertikaltasuna galduz eskuinera begira dago:

 
Letra zeiharraren adibidea: letra erregularraren zabalera bera eta, letra etzana bezala, eskuinerako norabidea.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu