Lazunarri malekoia

eraikitako euskal ondare nabaria Lekeition
Lazunarri» orritik birbideratua)

Lazunarri kaia Lekeition (Bizkaia) dagoen kai edo eraikuntza hidraulikoa da. 2015eko azaroaren 10ean, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, Lea ibaiko industria paisaia monumentu-multzo sailkapenaren barnean.

Lazunarri malekoia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Lea ibaiko industria paisaia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaLekeitio
Koordenatuak43°21′45″N 2°29′57″W / 43.362503°N 2.499036°W / 43.362503; -2.499036
Map
Ondarea
EJren ondarea326

Ezaugarriak aldatu

 
Lazunarri kaiaren hasierako tartea, 2015eko berritzen lanean ostean.

Lea ibaiaren estuarioan kokatua dago, Isuntza hondartzaren eta Garraitz (San Nikolas) uhartearen artean. XVIII. mendean eraikitako sistema hidraulikoa da, itsasadarraren bokalaren norabidea aldatzeko sortua. Horri esker jitoan doan hondarrak ez zuen ibai-ahoan barrarik sortzen eta ontziek ibaian gora egin ahal zuten[1].

XIX. mendean berreraikia, 2011ko ekaitz batek zati batzuk puskatu zituen. 2015ko hasieran berritze lanak egin zituzten, tarte hautsiak berreginez eta hondatuak konponduz. Horrela, kai berrituak 4,10m zabal eta 245 m luze ditu[2].


 
Lazunarriren ikuspegi orokorra, gizaki batzuk bertatik paseatzen daudela. 2023ko apirila.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa