Lanperna limoi edo kuleto horiska (Amanita citrina) amaniten taldeko perretxiko jangarria da. Hala ere, jangarria izan arren, ez da gomendatzen jatea. Hiru ezaugarri nagusiak dira, txapelaren kolore horizta, errefau usaina, eta hanka erraboiltsua.[1]

Lanperna limoia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
Espeziea Amanita citrina
(Schaeff.) Pers., 1797
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel laua
 
himenioa askea da
 
hankak eraztuna eta bolba dauzka
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Lanperna limoi

Kapela: 5 eta 11 cm. arteko diametrokoa, haragitsua. Hasieran hemisferikoa, azkenik zabaldua, azal lubrifikatuarekin, ez likatsua eguraldi hezean eta distiratsua eta satinatua eguraldi lehorrean. Hori-zitrino kolorekoa, hori-zurbila, hori-berdexka eta batzuetan dena zuria (Alba barietatea). Estalkiaren hondar irintsuak daramatza, plaka irregular zuriekin eta erraz bereiz daitezkeenekin.

Orriak: Zuriak edo zurixkak limoi-hori erreflexuekin. Libreak, juntu, sabeldunak eta irregularrak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zilindrikoa, lehenengo betea, gero hutsa, zuria edo horixka, normalean liraina, batzuetan laburra eta zabala. Mintzezko eraztuna, goian eta zintzilikaria. Iraunkorra, apur bat ildaskatua, zuria edo horixka. Erraboil esferikoa, ertz zorrotzarekin, zuria gero horira edo okrera pasatzen da.

Haragia: Trinkoa, zuria, azalaren azpian kolore zitrino arin bat dauka. Patata gordinaren usaina edo errefauarena eta zapore desatsegina.[2]

Etimologia:Amanita grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa, kontzeptu orokor gisa. Citrino berriz latinetik, bere kolore limoi-horiagatik.

Jangarritasuna aldatu

Toxikotzat hartu izan da A. phalloides-ekin nahasteagatik, baina erabat kaltegabea da, ez du merezi jatea bere usain eta zapore txarragatik. Kalitate eskaseko jangarria eta A. phalloides-ekin nahasteko arriskuagatik[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Amanita phalloides-ekin nahas liteke, baina besteak beste, kapelaren koloreagatik, bolbaren formagatik, plaken presentziagatik, haragiaren usainagatik eta abarrengatik bereizten da.

Kapelaren azalaren kolorea zuriagoa da, plakak zabalagoak dira eta ilunagoak, eraztuna zabalagoa eta erraboila grisagoa.

Baita Amanita porphyria-kin ere nahas daiteke, forma eta usain berekoa, baina kapelaren koloreagatik bereizten da, arre-grisaxka, arrosarako joerarekin.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberritik udazkenera hosto-erorkorren basoetan aurki daiteke, adibidez urkietan, pagoetan, haritzetan eta abar, eta baita koniferoen basoetan ere.

 
Amanita citrina

Banaketa eremua: Europa, Afrikako iparraldea, Asiako iparraldea.[5]

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). [84-505-1806-7. Mil setas ibericas.. ] Diputacion foral de vizcaya, 172 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 317 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 119 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 298 or. ISBN 282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu