Ongi etorri, Ghettha~euwiki, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Zubisalto aldatu

Kaixo! Zubisalto terminoak ez du adierazten soka ala goma erabiliz egiten duzun. Nahiko neutroa da, beraz, artikuluan biak azal daitezke. Ez zaude ados? --Unai (esaidank) 09:14, 13 Apirila 2008 (UTC)

Ez, baino "zubisaltoa" erabiltzen dugu zubitik bakarrik egin daitekeen jarduera izendatzeko, pendulu modura egiten dena.

Soka elastikoz, gomaz, denean "gomasaltoa" terminoa erabiltzen dugu. Eta gomaz pendulu modura egiten dugunean "gomapendulua". Gomasaltoa zubitik, garabitik, helikopterotik, teleferikotik, aerostatotik, edota bestelako plataforma batetik egin ahal da, teknika bera da, batean zein bestean, beraz ez dugu onartzen gomasaltoari "zubisalto" deitzea, zubitik izan arren. Kasu horretan "Zubigomasalto" esango genioke.

"Zubisaltoa" teknika jakin bati eta horri bakarrik esatearen arrazoia, ere, neurri batean, bada hurrengoa: hemen ezagutzen hasi zen lehena izan zela, eta izena bereganatu zuen. Urteak dira horrela erabiltzen dela, eta horregatik mantentzen diogu, errespetatzen eta errespetarazten. Baino gomasaltoari "gomasalto" deitzearen eta zubisaltoarengatik berezi nahi izateko arrazoi nagusia, bien arteko aldea. Gomasaltoa, nahiz eta toki eta modu desberdinetan egin, batasun bat du, berdintasun bat, teknika berezitasun horiek mantentzen ditu.

Errespetua aldatu

Aupa Ghettha!

Ikusi dut Assar lankideari zer jarri diozun. Esandako horrekin ados nagoen edo ez sartu gabe, esan behar dizut hau komunitate bat dela, lankide desberdinek eraturikoa. Hori dela eta, komunitate hori osatzen dugun guztion artean behar-beharrezkoa da ahalik eta ondoen konpontzea edota errespetu minimoa mantentzea, behintzat. Zuk esandakoak zilegitasuna izan zein ez, uste dut egon bazegoela hori esateko modu hoberik. Besterik gabe, ondo izan eta animatu ekarpen gehiago egiten wikipedian.

PD: Mehatxu edo tonua nabaritzen badiozu ez zen inola ere ez nire nahia, gauzak nola doazen azaltzea besterik ez.--Janfri; bai esan?   09:30, 29 Apirila 2008 (UTC)

Niri ere ez zait batere gustatu Assar wikilari porrokatuari erakutsi diozun jarrera. Bestalde, eskertuko nizuke hurrengo batean beste lankideek egindako iruzkinak ikutu edo [1] ezabatuko ez bazenitu. Izan ondo. --Unai (esaidank) 18:45, 29 Apirila 2008 (UTC)

Zubisaltoa aldatu

Kaixo Ghettha,

Zubisalto artikuluari buruz idatiz dizkidazun iruzkinak erantzuteko idazten dut hau, eta gauza pare bat gehiago esateko. Aipatuko ditudan gehienak gomasalto artikulurako ere balio dute.

Hasieratik esan dizudan moduan, zure bi artikuluek, orain dauden bezala, webgune baten copyright-a urratzen dute. Esan nahi dudana da berdin-berdinak diren esaldi osoak daudela. Hori nahikoa arrazoi da, nire ustez, artikuluen eduki osoa guztiz ezabatzeko. Honekin lotuta, Unaik esan dizu jadanik baina nik berriro esango dizut: ez da oso egokia artikuluen eztabaidetan egon diren iruzkinak ezabatzea, zuk artikulu hauetan egin duzun bezala. Modu horretan zailagoa da eztabaidaren hariari eustea.

Artikuluen edukiari dagokionez, ez da gauza bera zure webguneko orri baten edukia idaztea eta entziklopedia bateko artikulu bat idaztea, eta bi artikulu hauen akats nagusietako bat horixe da. Estiloa ez da bera, erreferentziek guztiz bestelakoak izan behar dute, eta pertsonalizazioa erabat saihestu behar da, bai pertsona jakinei buruz ari garenean bai enpresez ari garenean. Artikulu entziklopedikoek ahalik eta neutroenak izan behar dute. Euskalbarren garatzaileok ez ditugu gure izenak jarri Euskalbar artikuluan, ez baitugu uste horren garrantzitsuak garenik, eta uste dut zu eta zure enpresa ere ez zaretela hain garrantzitsuak.

Artikuluen idazkeraren inguruan ditugun desadostasun zehatzei dagokienez, hemen dauzkazu nire iritziak:

  • "Definizioan "zubi batetik soka batekin" idatzi duzu..." -> Ezagutzen ditut Euskaltzaindiaren arauak. Ez dut uste nire bertsioan "bat" hitza gehiegikeriaz erabili denik, baina onartzen dut "zubitik eskalada sokaz" esanda hobeto dagoela.
  • "Gomasaltoan egiten den mugimentua oszilatzailea da (zentzu hertsian, zientifikoan)..." -> Ez dut ulertzen zergatik pendular hitza gustoko duzun (erabili, erabili duzu behintzat) eta oszilatzaile hitza ez. Nire ustez oszilazioa gomasaltoaren ezaugarri nabarmenetako bat da. Jendea nahas daitekeela uste baduzu, egin ezazu lotura bat oszilazio artikulura eta sortu artikulu hori, adibidez ingelesezkoan oinarrituz. Wikipediaren abantailetako bat loturak egin ahal izatea da.
  • "Bestetik, zubijauzia zubitik egiten dela eta zubitik egiten denean bakarrik dela zubisaltoa azpimarratu nahi nuen..." -> Nire bertsioan argi eta garbi geratzen da, lehen esaldian, zubisaltoa zubitik egiten dela. Uste dut horrekin aski dela.
  • "Gomasaltoa tartean aipatzea komenigarri ikusten dut..." -> Gomasalto artikuluan zubisaltoari buruz ematen diren azalpen guztiak, eta alderantziz egiten direnak, soberan daude. Horretarako existitzen dira loturak sarean, gauzak hainbat aldiz errepikatu behar ez izateko. Artikulu bakoitzaren hasierako paragrafoan sartu nuen bestearekiko lotura, nahi duenak klikatu eta informazio osoa eduki zezan.
  • "Ezin da urik ukitu" okerra da..." -> Zure artikuluan hau dio: "Gomasaltoaren eta zubisaltoaren desberdintasunen ondorioz, beste bat sortzen da: gomasaltoa badela egiterik ura ukituz erorikoaren amaieran. Zubisaltoan, ordea ez". Hori ez bada "Ezin da urik ukitu"-ren parekoa, ez dakit zein izango den.
  • "Ez dut ulertzen "bizikizuna" eta "motibazioa" sailak zergatik erautsi dituzun..." -> Bizikizuna eta motibazioa atalak ez dira entziklopedikoak. Motibazioa atalekoa beste edozein muturreko kirolaren artikuluan ager daitekeen testu orokorra da. Izatez, gomasaltoan zein zubisaltoan testu bera jarri duzu. Bizikizunari dagokionez, ez da testu batere objektiboa, pertsona baten (edo multzo baten) bizipenen laburpena baizik.
  • "Ordea, "istripuak" saila sortu duzu, lerro bakarra barneratuz..." -> Istripuen atala laburra dela iruditzen bazaizu, zuk osa dezakezu, gehiago ezagutzen badituzu.
  • "Arriskuak eta segurtasuna" atalean, haseran kendu duzun testua komenigarri deritzot..." -> Ez didate balio "estaldura ematen duten aseguru konpainiek ederki asko dakite" bezalako esaldiek, hori frogatzen duten datuak ez badituzu ematen. Jarri erreferentzia bat webgune edo argitalpen bati lotuz, eta onartuko dut.
  • "Gainera, sortu duzun testuan "arrisku" eta bere eratorritako hitzak gehiegikeriaz erabili dituzu..." -> Zure testuan lau "arrisku" eta "arriskutsu" daude, eta nirean beste lau. Dena den, ados nago, gehiegi dira.
  • "bizkarra okertzea edo sokekin aurpegia kolpatzea ez dira "jauzi gaizki egitearen ondorioz", "jauzi gaizki egiten uztearen ondorioz" (antolatzailearen hutsa da ez saltariarena) eta "jauzi egiteko gailua eta ekipamentua ondo ez bategitearen ondorioz". Desberdinak dira kasuak, beraz ez bateratu." -> Nik esango nuke zuk jarri duzula gaizki lehen kasua, ez baita "jauzi gaizki egitea", baizik eta "jauzilaria urduri egotea". Zure bigarren eta hirugarren kasuak lirateke "gaizki jauzi egitea". Eta antolatzailearen hutsak zerrendako guztiak dira, noski, baita jauzilaria urduri egotearena, kasu horretan antolatzaileak ez bailioke utzi beharko salto egiten.
  • "Arriskuak letra lodiz idatzi nituen begirada hutsez topatu ahal izateko hauek.." -> Nik uste dut bakoitzari zenbaki bat jarrita aski dela. Are gehiago kontuan izanda letra lodia, wikipedian, hasierako paragrafoan agertzen den artikulu izena nabarmentzeko soilik erabili behar dela.
  • Erabat desberdinak dira "sokek kantoi biziak eta diametro txikiegiko metalkial ez ditzatela ingura" eta "sokak kantoi biziz edo diametro txikiegiko zatiz inguraturik egon ez daitezela". -> Barkatu, azalduko didazu ezberdintasuna? Beno, egia esan ez dut zure esaldia ongi ulertzen, eta ez dut uste wikipedia irakurtzen duen gainerako jendeak ere ulertuko duenik.
  • "ALDAKETAK EGIN AURRETIK KONTSULTA EGIZU DAKIENARI, arren. Proposatu." -> Interneten maiuskulak erabiltzea oihuka aritzearen parekoa da. Hobe egingo ez bazenu.
  • "Bestela egunero neuk jatorrian idatzitako testuaz modu sistematikoan eta itsuki ordezkatuko ditut edonork egiten dituen zuzenketa( ahalegina)k. Denen kalterako" -> Ez daukat inolako asmorik edizioen gerra bat hasteko. Berriro berregingo ditut artikuluak, ontzat eman ditudan zure iradokizunak gehituz, eta oraindik ere zure gustokoak ez badira, wikipediako administratzaileengana eramango dugu eztabaida, beraiek erabaki dezaten eta, beharrezkoa bada, bi artikulu hauek blokeatu ditzaten.

Amaitzeko, eztabaida honen harira ez badator ere: gaztelaniazko wikipedian idatzi dituzun artikuluak errepasa itzazu, euskaraz dauden zatiak utzi dituzu. --Assar; (erantzun hemen) 02:22, 30 Apirila 2008 (UTC)

Zubisalto eta eztabaida aldatu

Kaixo Assar!

Beste deus baino lehen eskertzen dizut artikulua zuzenean moldatzen saiatu beharrean (egin diren zuzenketak batzuetan okerrerako izan dela uste baitut, eta hala jakinarazi) proposamenaren bidetik egitea.

Uste dut gure webgunetik esaldi osoak kopiatzearena zuzenduta dagoela. Halere emango diot begiratua, eta, une horretatik aurrera, esaldi kalkatuak topatuko bazenitu, eskertuko nizuke jakinaraztea. Batzuetan letren artean galdu egiten naiz, behin eta berriz irakurtzean. Distantzia hartu beharra izaten dutn eta lehen aldiz bezala irakurtzen saiatun ekarpenak eta zuzenketak egin ahal izateko,

Artikuluen eztabaidetan egon diren iruzkinak ezabatu ditut proposatutako zuzenketak egindakoan. Modu horretan hariari eutsi ahal zaio, bestela, dagoeneko ez dauden hutsei buruz aritzea bai izan daiteke despistagarria. Hau da, eztabaida irakurtzen duenak ez du ulertuko non dagoen aipatzen den hutsa, okerra edo gabezia. Baino utziko ditut aurrerantzean.

Artikulu entziklopediko ahalik eta neutroenera jotzeko ahalegina egingo dut. Eta iradokizueak haintzat hartuko dira. Halere zubi2saltoaren arloan Gerarta Arotzenak badu bere garrantzia, berak asmatu beitzuen, Kienek zubisaltoa (modu arkaikoan) asmatu zuen bezalaxe (eta aipatzen da horrexegatik). Gure buruari gitxiesten erakutsi digute, bainoa humiltasuna norberaen gauza onak eta txarrak ezagutzea eta onartzea da, bestea humiltasun faltsua da, hipokresia.

Oszilazioa gora eta behera izan daiteke, edota aldetara. Beraz bai zubisaltoan zein gomasaltoan egiten dira oszilazioak. Horregatik nahiago dut oszilazio hori pendularra edo gorabeherakoa dela adieraztea zuzenean, bestea alperreko informazioa da, bietan gertatzen baita oszilazioa.

Ondo da, zubisaltoa zubitik egiten da. Lagako dugu horrela. Halere bada jendea esaldi horrekin aski ez duena (urteak darmatzat astakeri horiek irakurtzen eta entzuten), eta garbitik egindako penduluari "zubisalto" deituko dionik. Horregatik nahi izan nuen azpimarratu, nabarmendu.

Artikulu batetik bestera jauzi egiten ibiltzean haria galtzen da. Funtsezko deritzot gomasaltoaren atalean zubisaltoa aipatzea, eta alderantziz. Bai baitituzte antzekotasuna, baina baita aldeak ere.

Arrazoi duzu, zuzenduko dut zubisaltoan ura ukituz egin ezin delarena, bada egiterik, baino oso gaizki irteteko arriskuaz. Kontua da "debekatuta egotea", "ezin izatea", "kaltegarria izatea" edo "arriskutsua izatea" ez direla gauza bera.

Uste dut "bizikizuna" eta "motibazioa" sailak hor behar dutela, jendeak jakin dezan zergatik egiten den, zere bila, zerk bultzatutaibotasunean oinarrituta daudela, baino hamarmilaka pertsonen bizikuzunean. Badakit, esperientziaz, jauzi egitera doanari zenbat laguntzen dion zer senti dezaken aldea aurretik jakiteak, horrek konfidantza ematen baitio, aldea aurretik esan zaiona sentitzen ari baitela ulertzen baitu. Eta seula jauzi egin(go) ez duenak uler dezan zergatik batzuk egin nahi duten jaui, zergatik gozatzen duten jauzi egitearekin. Denok izan ditugu erronkak gainditzean ematen duen gozamenen esperientziak, uler dezatela bakoitzak erronka mota desberdinekin goza dezakeela.

Istripuen saila on deritzot, baino aberastua (ekingo diot horri) eta zuzena (Madrilgo zubiak altuera nahikorik ez zuela ez da zuzena, egin izan baita jauzi bertan, hori bai, modu bereizan antolatuta, noski).

Arriskuen eta segurtasunaren inguruan estaldura ematen duten aseguru konpainiek dakite gehien. Neuk urteak behar izan nituen (garai hortan Internetek ez zuen horretarako balio) estaldura emateko aseguru konpainia ezagutzeko (beste guztiek ezezkoa zuzenean edota deituko zutela zioten, baita bere iragarkian Golden Gatetik gomajauziak erakusten zituen horrek ere), eta topatutakoan ikaragarri gustura onartu zuten "arrisku berri" hori. Oso errentagaria gertatu zitzaion jauzien arlora bakarrik dedikatzen zen enpresa. Are gehiago, beste ekintzak (eski, arroilen eta troken jaitsierak, bizikleta hastapen ikastaroak) eskaintzen hasi garen arte ez dugu "parte"rik eman behar izan.

Esaldi bakarrean (puntuarte berean) zeuden zuere hiru "arrisku" hitzak. Testu osoan lau, baita hamar agertzea beste kontua da. Beno, ados baldin bagaude, hobe.

"jauzi gaizki egitea", urduritasunaren ondorioz da, noski, baino ez bakarrik urduritasunaren ondorioz, gehienbat informazio zuzena ez ematearen ondorioz edota informazio hori urduritasunagatik ondo erabiltzen ez delako. Urduri dagoenari jauzi egiten utziko ez bagenio inor gutxik egingo luke. Zubia ez askatzea, gaizki askatzea edota askatu ostean berriz heltzen saiatzea arriskutsua dela hainbat aldiz azimarratzen diegu, hitzez zein idatzei, eta azken unean gogorarazten. Hortik aurrera ez da gure erantzunkizuna. Neuk 13 urtetan nire bezeroen jauzietan ikusi ditudan adina huts kontatu ahal izan ditut beste enpresen jauziak ikusiz lau arratsaldetan (15 ordutan). Horrek asko dio ematen den informazio mailari buruz.

Erreapasatuko dut, halere arriskuen multzo, egokitasuna ziurtatze arren.

Ondo. Letra lodiaren erabilera murriztuko dut.

"sokek kantoi biziak eta diametro txikiegiko metalkial ez ditzatela ingura" eta "sokak kantoi biziz edo diametro txikiegiko zatiz inguraturik egon ez daitezela"k kontrakoa esan nahi dute, ze lehenengoan sokak inguratzen du kantoia edo finegia den metalkia (eta horrek haustura eragin dezake sokaren zorroan edo ariman) eta bigarrenean metalkiek edo kantoiek inguratzen dituzte sokak, eta horrek ez dio inolako kalterik eragiten, sokak ez baitu sufritzen inguruan horiek izateagatik, ezta kontaktuan egonda ere. Euren inguruan tortsioak egitera behartzen ez baldin badute soka (eta kasu horretan lehenengoan geundeke).

Badakit letra larriz idaztea oihu egitea bezala dela, horrexegatik idatzi nuen letra larriz, ea ulertzen zen. Uste dut aurreko bi esaldien artean ez bereizteak, edota lehenengoaren lekuan bigarrena jartzeak merezi dituela letra larri batzuk.

Ea badugun artikuluak adoskatzerik guda hutsean edota blokeotan sartu barik.

Gaztelaniazko wikipedian idatzi ditudan artikuluak (pupuénting-ari burukoa zen bakarrik) gaztelera hutsez daude (dago) jada. Utzi nuen ea norbait jabetzen zen. Ez antza denez. Gainera gozamen berezia ematen dit gaztelerazko artikulu batean jatorrizkoa euskarazko dela nebarmen dadila. Euskaldunek sortzen dugula (bereziki sortzaileak eta emankorrak garela) pentsarazten baitit.

Mila esker lankidetzan aritzeagatik. Eta iradokizuenn bidetik jotzeagatik.

--Ghettha 21:08, 5 Maiatza 2008 (UTC) __________________________________________________________________________________________________________________________

Jakin nahiko nuke noren erabakia izan den zubisaltoa, gomasaltoa eta zubi2saltoa artikuluen jatorrizko autoreari aldaketak egitea eragoztea, eta, batez ere, zergatia.

Sentitzen dut, Assar, egoera honetan ez dut hitzemandako aldaketak (zuzenketak) egiterik. --Ghettha 21:01, 8 Maiatza 2008 (UTC) __________________________________________________________________________________________________________________________

Ghettha, ez da zu blokeatzea, baizik eta orri horiek blokeatzea, eta bakarrik administratzaileek alda dezakete. Wikipedia osoan 7 administratzaile daude, eta bakarrik horiek alda dezakete. Ala ere wikipedian ekarpenak egin ditzakezu: beste orrietan aldaketak, orri berriak sortu... Ondo pasa!--Enzaiklo Ezt ekarpenak 21:15, 8 Maiatza 2008 (UTC) __________________________________________________________________________________________________________________________

Kaixo Enzaiklopedia. Horrarte ulertzen dut, eta igerri dut horrialde horiek aldatzeko dela muga, horrexegatik egiten nuen horri horien gaineko galdera. Jakin nahiko nuke, halere, zergatia. Pekaturen bat egin al dut? Penitentziarik egin behar al dut edo badago egiterik? Assarrekin (uste dut bera ere administratzailea dela) hainbat aldaketa egiteko konprozmezua hartu nuen, eta atzo, egitera nindoala, ezinean aurkitu nintzen. __________________________________________________________________________________________________________________________

Kaixo Ghettha,

Barkatu lehenago ez erantzuteagatik, beste gauza batzuk egin behar izan ditut egun hauetan. Gauzatxo bat wikipediaren funtzionamenduari buruz: mezu truke batean niri mezu bat idatzi nahi badidazu, idatzi nire eztabaida orrian (ez zurean), horrela wikipedian sartu eta berehala ikusiko dut.

Artikuluen blokeoari dagokionez, hemen eskatu nuen administratzaile batek gure mezu trukea errebisatu zezan eta, beharrezkoa bazen, artikuluak blokea zitzan, edizioen gerra batean ez sartzeko. Konponbide batera iristen ari garela dirudienez, artikuluak desblokeatu ditzaten eskatuko dut.

Eskerrak eman dizkidazu artikuluaren zure bertsioa utzi dudalako. Beno, hori ez da egia, nik nire bertsioaren gainean zuk esandako aldaketa batzuk egin nituen eta horixe utzi nuen, gero beste norbaitek berriro zure bertsioa jarri zuen. Zu izan ez bazinen, suposatzen dut zure inguruko norbait izango zela. Kontua da niri berdin zaidala zure bertsiotik abiatu edo niretik abiatu artikuluak moldatzeko, adostasunera iristen bagara.

Azken mezu honetan aipatu dituzunen kontuen inguruan apur bat gehiago zehazteko, niri gauza hauek iruditzen zaizkit garrantzitsuak:

  • Zubi2saltoan ondo iruditzen zait Gerarta Arotzenak asmatu duela jartzea. Besteetan ez zait iruditzen egokia ez Gerarta ez Ertz enpresa agertzea, ez bada lotura bat "kanpo loturak" atalean, eta beti lotura horrek artikulua osatu dezakeen informazioa ematen badu. Alegia, artikuluen nire bertsioan dagoen bezala.
  • Ahalik eta gutxien errepikatu informazioa artikulu ezberdinetan. Aurrekoan esan nuen bezala, Interneten abantaila horixe da, loturak sor daitezkeela beste orri batzuetara informazio gehiago emateko. Adibidez, zubisalto artikuluan gomasaltoari buruz ahalik eta gauza gutxien aipatu, eta soilik bien arteko ezberdintasunak nabarmentzeko. Zubisalto artikuluan gomasaltoaren historia (nork asmatu zuen eta abar) kontatzen hastea ez zait egokia iruditzen, horretarako egokiagoa baita lotura bat jartzea.
  • Bizikizuna eta motibazioa ataletan ematen den informazioa ez zait iruditzen jarduera hauetako espezifikoa dela, nik artikulu orokorrago bat sortuko nuke horrelako informazioa emateko, ez dakit, muturreko kirolak edo horrelako zerbait. Dena den, ez naiz horretan tematuko, mantendu nahi baduzu, ba utzi.
  • Wikipedian ez da egokia uste subjektiboetan oinarritutako informazioa ematea. Kirol hauen arriskuen kontuagatik diot. Gai horri buruzko erreferentziak badauzkazu, jarri erreferentzia; bestela, nire ustez ezin da esan arrisku txikiko jarduera dela edo beste kirol batzuk baino arrisku txikiagoa duela.

Ondo izan.--Assar; (erantzun hemen) 07:49, 9 Maiatza 2008 (UTC)

Egunon Ghettha. Bai, arrazoia daukazu, hasierako lerroan kirol honetan jauzi egiten dela aipatu behar da. Eta hobeto begiratuta, sokatik lotuta egiten dela esatea ere ahaztu zaigula iruditzen zait. Ea zer iruditzen zaizun: "Zubisaltoa edo zubijauzia zubitik soka dinamikoz (eskalada sokaz) lotuta pendulu modura jauzi eginez egiten den muturreko kirola da." Istripuen atalari dagokionez, ez baduzu ikusten, ba kendu.--Assar; (erantzun hemen) 09:14, 11 Maiatza 2008 (UTC)
Ados.--Assar; (erantzun hemen) 13:40, 11 Maiatza 2008 (UTC)

Nazionalismoa eta indarkeria aldatu

Aupa Ghetta! Joe, ba gauza da nazionalismoaren bi ulerkera guztiz desberdinak ditugula. Eta nire kritika da zuk defendatzen duzun irakurketa (nazionalismoa hegemonismoa izan daitekeela, mota bat bada ere) nire ustez ez dela zuzena. Hori artikuluaren eztabaida orrian defendatu dut (pentsatzen dut eztabaidak segituko duela). Hala ere, hau entziklopedia bat da, eta diskrepantzia ez da batere txarra! Ondo segi, --Orereta (erantzunak) 09:23, 14 Maiatza 2008 (UTC)

Eguberria aldatu

Kaixo Ghettha! Artikulua zuk ere zuzendu ahal duzu, dakizuna jarriz edo eztabaidatuz. Wikipedia guztion artean egiten dugu, bakoitzak ahal duena jarriz. -Theklan · ezt  · @   20:49, 25 Abendua 2009 (UTC)

Your account will be renamed aldatu

01:13, 18 martxoa 2015 (UTC)

Renamed aldatu

06:52, 19 apirila 2015 (UTC)